Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:39 am,
temperature icon 10°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

Elorrioko Arriolako Jazz-Blues jaialdia hasiko da asteburu honetan, 35. aldiz  

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Hilaren 15ean, ostirala, emango dio hasiera Arriolako 35. Jazz Blues jaialdiak. 20:00etan igoko da Ateneoko oholtzara Hilario Rodeiro galiziarra buru duen taldea. Nazioartean prestigio handiko musikaria, Pausa lana aurkeztera etorriko da. Pop-rock instrumentalaren, ganbera-musikaren eta jazz esperimentalaren arteko mugan mugitzen dira.

Durangaldeko Broken Salad taldea.

Hurrengo egunean, 22:00etan, Italiako gitarrista batek joko du, Enrico Crivellarok. Bera ere errespetu handiko figura bihurtu da nazioarteko eszenatokietan, besteak beste, bluesarekiko sentimendu indartsua erakusten duelako. Jazza, swinga, zydecoa, countrya, gospela ere ondo baino hobeto menperatzen ditu.

Azaroaren 23an, 22:00etan, euskal musikariak tartean dauden La Blues Company taldea entzuteko aukera izango dute blues-zalerik amorratuenek. Ñaco Goñi harmonizista historikoa, Paul San Martin pianojolea, Edu Bighands eta Fernando Beiztegui gitarristak eta abeslariak, eta Martí Elías bateria-jolea daude proiektu honen atzean.

BROKEN SALAD

Durangaldeko Broken Salad-en ere tokiko musikariak batzen dira. Hip-hopa eta New Orleanseko brass banda uztartzen duen talde honek azaroaren 28an joko du, 21:00etan hasita. Euskaraz, woloferaz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez abesteaz gain, askotariko jatorri, soinu, nortasun eta proposamen musikalak lantzen iaioak dira.

Eta egitarauarekin bukatzeko, azaroaren 29an, 20:00etan, Move Quartetek hartuko du Ateneoa. Momentum lana aurkeztera etorriko da tokiko musikariz osatutako laukotea, tradizio jazzistiko, klasiko eta folklorikoa herri-musika garaikidearekin nahasteko prest.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu