Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:31 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Iker Gandarias artista zornotzarraren erakusketa Amorebietako Zelaieta zentroan

Azaroaren 29a bitarte, Iker Gandarias artista eta arkitekto zornotzarraren “Uraren Ondoan” erakusketa jasoko du Zelaieta Zentroko erakusketa gelak, ikusleak uraren garrantziaren eta gizakiak ingurunearekin duen harreman konplexuaren inguruan hausnartzera bultzatuz.

Erakusketa urak bizitzan duen garrantzian oinarritzen da. Ura presente dago gizakion egunerokotasunean, ingurunean, hirietan. Planetaren % 70 urez estalita dago, gizakiarekin gertatzen den bezala. Hortik abiatuta, Iker Gandariasek bere obretan urak hiri eta herrien hazkuntzan duen funtsezko rola aztertzen du, eta, aldi berean, gizakiaren jarduerek ekosisteman sortutako kalteak nabarmentzen ditu, hausnarketarako deia eginez.

Erakusketan, olioa, akrilikoa, akuarela, kontea eta lixiba bezalako teknika anitz erabiliz sortutako artelanak ikus daitezke. Lixibaren erabilera bereziki nabarmena da, emaitza harrigarri eta desberdinak sortzen baititu, bisitariari esperientzia bisual berritzailea eskainiz.

Bisita gidatua eta lixibarekin margotzen ikasteko tailerra

Erakusketa honen baitan, halaber, bisita gidatua eskainiko da datorren asteazkenean, azaroak 13, arratsaldeko 18:00etan, Iker Gandariasen eskutik. Bertan, artista zornotzarrak artelan bakoitzaren xehetasunak eta zergatia azalduko ditu, baita artelanak osatzeko prozesuaren nondik-norakoak eta erabilitako materialen inguruko zehastasunak ere.

Era berean, azaroaren 15ean eta 22an lixibarekin margotzen ikasteko tailerra ere eskainiko da Zelaietan (bertan izena ematea beharrezkoa da).

Artista zornotzarra

Iker Gandarias Amorebieta-Etxanon bizi da eta arkitekto lanbidean dihardu. Arkitekturak emandako zehaztasuna eta xehetasunarekiko arreta pinturan ere presente daude, baina pinturak ihesbide eta askatasun-iturri gisa balio dio. Artelanak sormen-prozesu pertsonal eta terapeutikoaren isla dira, eguneroko bizitzako tentsioetatik askatzeko eta barne-oreka lortzeko bide bat eskainiz. Hainbat aldiz aurkeztu da zenbait hiritako Aire Zabaleko Pintura lehiaketetara, Leioan hirugarren saria eta Zornotzako tokiko saria bi aldiz lortuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu