Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
1:25 am,
temperature icon 18°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 66 Km/h

Gorbeia, proposamenez beteko Aste Santu honetan

· Jarduera programazio zabalak gertuko eta urruneko bisitariak ingurune natural horren baliabide guztiez gozatzera gonbidatzen ditu

Hasi da urtean gehien itxaroten dugun oporraldietako baterako atzerako kontua, Aste Santua. Eta Gorbeiak itxaropen guztiak beteko ditu, gertuko eta urruneko bisitariak ingurune natural horren baliabide guztiez gozatzera gonbidatzen dituen programazio zabalarekin. Gorbeia bisitatzen duten pertsonen motibazio nagusia naturaz eta horren nortasun markatuaz gozatzea dela jabetuta, egun horietan Gorbeia bisitatzen duten turistak, horretarako programatutako esperientzia guztien eta bakoitzaren erdian sentituko dira.

image001

Gorbeia, ezagutzeko, interpretatzeko, gozatzeko, korritzeko eta dastatzeko gune naturala da. Hori dela eta, edozein une paregabea da bertako baliabide guztiak modu dinamikoan eta bateratuan ikusteko, inguruan eraginik sortu barik eta bertako biztanleengan ondorio onuragarriak sortuz. Horrela, Aste Santu honetarako proposamenen artean hauek daude:

Osteguna, apirilak 18

-Artzain egun batez Gorbeian: Atxeta Gaztandegia Oleta (Aramaio) /8€/12:00-13:00. 8 urtetik beherako umeak dohainik.

-Bisita Antzasti Museoa Euskal Baserrira (Dima) /11:30/helduak 5€; 11 urtetik beherako umeak eta erretiratuak 4€; 6 urtetik beherako umeak dohainik / armosuarekin: helduak 12€ eta umeak eta erretiratuak 8€.

-Mikologia guztientzat (Gorbeia) /15€/10:00-14:00. 4 urtetik beherako umeak dohainik.

Ostirala, apirilak 19

-Erlezain egun batez: Aldeko Eztia Uribarri Auzoa (Aramaio) /8€/11:00-12:30. 6 urtetik beherako umeak dohainik.

– Bisita Granja Nekazal-ekologikora: Padura Baratza Gopegi (Zigoitia) /10€/11:30-13:00.

-Orozko, ez zaitut ezagutzen!: Familiarentzako bisita antzeztua /11:00-13:00/ helduak 12€; 12 urtetik beherako umeak 8€; 4 urtetik beherako umeak dohainik.

Larunbata, apirilak 20

-Mikologia guztientzat: Gorbeia /15€ /10:00-14:00. 14 urtetik beherako umeak dohainik.

-Espeleologia Mairuelegorretan: Inguru abentura Murua (Zigoitia) /50€/10:00-15:00.

-Gorbeiako garagardoa: Baias garagardotegia Oiardo (Urkabustaiz) /10€/12:00-14:00.

-Botikin baterako baltsamoa: Labandula kosmetika-tailerra eta bisita Otxandio laborategira /10€ /11:30-12:30.

Igandea, apirilak 21

-Zeberioko altxorrak: Bisita gidatua Zeberiora /2€/11:00-12:30. 12 urtetik beherako umeak dohainik.

-Bisita Granja Nekazal-ekologikora: Padura Baratza Gopegi (Zigoitia) /10€/11:30-13:00.

MORROKOTA-MOKOTSA: Jesukristoren berbizkundea gogoratzen dauan ohitura aita-amabitxiek euren besoetakoei oparitzen deutsien ogi bereziarena da. Gorbeialdeko herrietan Morrokota edo Mokotsa izenaz ezagutzen da eta salgai egongo dira honako lekuetan: Ezpelabarrin (Orozko) eta Txoko Sagarnan (Zeanuri).

Astelehena, apirilak 22

-Artzain egun batez: Ipiñaburu Gaztandegia Zeanuri /2€/11:00. 3 urtetik beherako umeak dohainik.

Ostiraletik, apirilaren 19tik, asteartera, 23ra

-Senderismo ibilbidea: Ullegorri travel Untza (Urkabustaiz) /25€/9:30-13:30.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu