Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:30 am,
temperature icon 9°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Euskararen ikasketa eta erabilera sustatzen jarraitzeko laguntza lerroak zabaldu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Herritarren artean euskararen ikasketa zein erabilera babestu eta bultzatzeko apustu irmoan, Amorebieta-Etxanoko Udalak hiru dirulaguntza deialdi jarri ditu martxan, hain zuzen, euskara ikasten ari diren herritarrentzat bata, euskara sustatzeko jarduerak antolatzen dituzten elkarteentzat bestea eta merkataritza arloan errotuluak eta irudiak euskaraz jartzen dituzten establezimenduentzat hirugarrena. Udalak, guztira, 14.500 euro bideratu ditu laguntza lerro horietara eta gainera, laguntzak beste erakunde batzuen dirulaguntzekin bateragarriak dira, baldin eta jasotako zenbateko osoak ez badu justifikatutako gastua gainditzen.

2023/2024 ikasturtean euskaltegian euskara ikasten aritu diren herritarrei zuzenduriko laguntza-lerroa

Euskara ez dakitenek gure hizkuntza ikas dezaten erraztasunak eskaintzen ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak eta horien artean kokatzen dira, hain zuzen, euskaltegian euskara ikasten aritu direnei zuzenduriko laguntzak.

Hala, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek eta 2023/2024 ikasturtean euskaltegi publiko edo HABEk homologatutako barnetegi eta euskaltegi pribatuetan euskalduntze edo alfabetatze ikastaroak egin dituztenek Udalak eskaintzen dituen laguntzak eskura ditzakete.

Laguntza lerro honetara 7.000 euro bideratu ditu guztira Udalak eta onuradun bakoitzak gehienez 300 euro jaso ahal izango ditu matrikula bakoitzeko. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira HABEren azterketak gainditzeagatik edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Eskura txartelaren bidez jasotako laguntzekin, betiere justifikatutako gastuaren zenbatekoa gainditzen ez bada.

Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzenduriko laguntza-lerroa

Era berean, herrian zein herritarren artean euskara sustatzen duten elkarteen lana balioan jarri eta babestu nahi du Udalak, eta horren harira, 2024an zehar euskara sustatzeko jarduerak egin dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduriko laguntza lerroa zabaldu du, 3.500 euroko aurrekotuarekin. .

Horri jarraiki, Amorebieta-Etxanoko udal erregistroan izena emanda dauden taldeek laguntza hau eskatzeko aukera izango dute.

Herriko establezimenduek ere zer egin eta indar handia dute euskararen zabalkundean eta hori aintzat hartuta, errotuluak, web-orriak eta irudi korporatiboak euskaraz jartzeagatik dirulaguntzak eskaintzen ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Helburu horretara bideratu ditu, hain zuzen, 4.000 euro eta laguntza eskatzeko ezinbestekoa izango da merkataritza edota ostalaritza establezimendua Amorebieta-Etxanon kokatuta egotea eta establezimendu horien jabe izatea.

Eskabideak

Lehen bi laguntza lerroen kasuan, hau da, euskara ikasi duten herritarrei zein euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzenduriko laguntza lerroen kasuan, alegia, eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 20a izango da eta tokiko establezimenduei zuzenduriko laguntza eskatzeko azken eguna, aldiz, azaroaren 21a izango da.

Eskabideak udal webgunean, tramiteen atalean, egin daitezke, baita aurrez-aurre ere, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu