‘Nevenka’ antzezlana taularatuko da ostiralean Elorrion, Berdintasun Sailaren eta Arriola antzokiaren eskutik
Nevenka antzezlanaren taularatzea Udaleko Berdintasun Sailaren aurtengo Azaroaren 25aren baitako kanpainako lehen ekimena izango da. Arriola antzokiarekin elkarlanean, Maria Goiricelaya antzerkigile bilbotarraren testuan oinarritzen da Nevenka: politikari bati sexu-jazarpena egiteagatik kasu bat irabazi zion lehen emakumearen benetako istorioa kontatzen du, indarkeria matxistaren beste adierazpen bat.
Emakume honek, Nevenka Fernándezek, alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian, 2001ean. Lehenengo #MeToo kasua izan zen Espainiako estatuan, eta, auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Histrion Teatrokoen iritziz, “orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu dugunaz kontziente izan gaitezen, baina baita zauriez ere. Gaur egun, oraindik ere, Nevenka ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da”.
Sarrerak aurrez eskura daitezke www.arriolaka.eus webgunean eta 946 58 31 92 telefonora deituta. Sarrera arruntak 12 euro balio du, bazkideenak 8,50 eta Gazte Bazkide eta Arriolakideenak 6. Ordua: 20.00etan.