‘Arteak Ireki’ kolektiboaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Elorrioko Bilgunean
Mugimendu sozialen eta instituzioen artean egon daitezkeen abaguneez edota talkez arituko dira Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkidea eta Iñaki Landa Arteak Ireki-ko kidea.
Kultur ekintzak mugatzeko arautegiaren aurkako ‘Arteak Ireki’ mugimendua hizpide hartuta, mugimendu sozialen eta instituzioen artean sortu daitezkeen talkez, aukerez, etab. hitz egingo dute ostegun honetan, apirilaren 4ean, Elorrioko Bilgunean (Erreka kale, 21) 19:00etan.
Solasaldian Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak eta Iñaki Landa Arteak Ireki-ko kideak parte hartuko dute. Azken asteetan paper garrantzitsua izan du Arteak Ireki kolektiboak, izan ere, Eusko Jaurlaritzak lokal eta tabernetako eskaintza kulturalari mugak ezarri nahi zizkion hilabeteko ikuskizun bakarra eskaintzera derrigortuz.
Dena den, Arteak Ireki plataformak eginiko presioari esker, arautegi hori bertan behera geratzea lortu dute.