Larunbata,
2025ko Urtarrilak 18

MugaKultura

loader-image
Durango
6:12 am,
temperature icon 1°C
Humidity 76 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

180 ikaslek parte hartuko dute Durangoko III. Book Trailer lehiaketan

Bizenta Mogel Bibliotekak, Durango Irratia, Kultura eta Inmigrazioa Sailek, elkarlanean, antolatutako III. Book Trailer Lehiaketaren sari banaketa apirilaren 7an izango da.

2018/2019ko ikasturtean zehar, Durangoko hainbat ikastetxetan aurkeztu da ekimena, eta Fray Juan de Zumarraga Institutua, Zabalarra Eskola, San Antonio eta Nevers ikastetxeetan, LH6tik hasi eta DBH4ra arteko ikasleekin, aukeratutako liburuaren inguruan solasaldi literarioak eta booktrailerrak nola egin ikasteko tailerrak burutu dira. Guztira, 66 lan aurkeztu dira, A kategorian 45 eta B kategorian 21. Guztira 180 ikasle inguruko egindako lana da hau.

COMIC-DURANGO-UDABERRIRIK-ANKERRENA-iban-gorriti1

Unai Iturriaga, Maria Gonzalez Gorrosarri eta Alex Sanvi. ARGAZKIA. I.G.

Oinarrietan eskainitako zerrendatik 13 izenburu ezberdin aukeratu dituzte, eta hauetako asko Unai Iturriagaren “Udaberririk ankerrena” eta Miren Agur Meaberen “Urtebete itsasargian” izan dira.

Idazle bi hauek, martxoaren 29an, Bizenta Mogel bibliotekan izango dira; Durango Irratiarekin elkarlanean, irrati tailer bat burutuko da eta bertan ikasleek Unai eta Miren Agurrekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute. Guztira 200 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute ekimen honetan.

azoka de durango 2009, miren agur meabe

Miren Agur Meabe. ARGAZKIA. Iban Gorriti

Sari banaketa, Durangoko bonbardaketa gogorarazteko egingo diren ekintzen programazio barruan izango da, apirilaren 7an, igandean Plateruena Kafe Antzokian:

10:00etan           A KATEGORIA (2005-2007 aldian jaiotakoak)

12:30ean            B KATEGORIA (2001-2004 aldian jaiotakoak)

Trailerrak baloratzeko lana hiru gazte sortzailerena izango da: Zaloa Fuertes, Ainhoa Olaso eta Mireia Delgado. Epaimahaikideek irizpide teknikoen eta pedagogikoen arabera baloratuko dituzte lanak: aukeratutako liburuaren ulermena eta transmisioa; irakurleen interesa lortzeko gaitasuna; irudien, ahotsen, eta soinuaren edizioa; gidoi egokia eta storyboard-a; sormena….

Gazteen artean balioak eta irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen hezkuntza proiektu hau 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta liburuen laburpena aurkezteko bideoak egiteko prozesua baliatuz, asmoa da gazteak errealitate desberdinetara hurbiltzea, elkarrizketarako, analisirako eta ulermen kritikorako gaitasuna garatzea, baita enpatia eta arrazoibide morala ere. Halaber, unibertsaltzat hartzen diren jarrera eta balioak garatzeko ekimen egokia dela esan daiteke.

Lehiaketako oinarrietan ekimenaren gaiari buruzko 20 liburuko zerrenda dago -10 euskarazkoak eta beste 10 gaztelaniazkoak-, eta liburu horietako bat aukeratu dute trailerra egiteko.

Bi kategorietako irabazleek 150 € eta balio bereko bono bat lortuko dute, Durangoko liburu dendetan gastatzeko. Horrez gain, kategoria bakoitzean, gidoi onena ere sarituko da: 150 euro eta Zugaza zinema aretorako 10 sarreradun bonoa irabaziko ditu.

Azkenik, bi kategorietarako publikoaren saria ere egongo da: taldekide bakoitzak kamera bat irabaziko du (Fujifilm Instax Mini 9).

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu