Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:01 am,
temperature icon 19°C
Humidity 69 %
Ráfagas de viento: 65 Km/h

Heriotza-errituak ezagutzeko ibilbidea izango da Garain apirilarean 12an eta 13an

Gerediaga Elkarteak aur egunera arte Durangaldean mantendu diren erritu, ohitura eta siniskerak ezagutzera emateko bisita gidatua antolatu du. Familiarteko, lagun eta ezagunei publikoki agur esateko ohiturak aldatuz joan dira denboran zehar. Eta Vatikanoko II. Kontzilioaz gero, apurka-apurka galtzen ere joan dira.

Garai herrian egigno da bisita gidatua. Bi orduko paseoan, garai ezberdinetako elementuak ezagutu daitezke. Ibilbidea Momoitioko San Joan ermitan hasiko da. Durangaldeko baselizarik zaharrenetakoa da, eta nekropoli batek inguruatzen du. 80ko hamarkadan egindako indusketa arkeologikoek ondorioztatu zuten IX edota X. mendekoak direla.

argizaiolaH

ARGAZKIA · Txelu Angoitia

Momoitioko San Joan ermitatik, oinez, Garaiko kanposanturaino izango da ibilbidea. Erdigunean, desakralizatuta dagoen Elizabarrin “4kote2 musika taldearen errezitaldi laburra entzungai izango da.

Hona hemen bisitari buruzko argibideak:

EGUNAK
Apirilak 12- Euskaraz
Apirilak 13 – Gazteleraz

ORDUA eta IRAUPENA
19:30 – 2 ordu

ELKARGUNEA
Iurretako Aita San Migel eliza osteko aparkalekuan
* Autobus zerbitzua egongo da joan-etorrirako

IZENA-EMATEA
(Beharrezkoa)
Leku kopuru mugatua
Doan

Bulego ordutegia
Astelehenetik ostegunera 9:00-13:00 / 15:00 – 18:00
Ostiraletan: 8:00-15:00

HARREMANETARAKO
gerediaga@gerediaga.eus / 946818066

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu