Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:25 am,
temperature icon 11°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano euren azken poesia-liburuak errezitatzen izango dira Durangoko Hitz liburudendan

MUGA 10 URTE KULTURAREKIN BAT

Datorren asteartean, azaroak 5, arratsaldeko 7etan Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, 1974) eta Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) euren azken poesia-liburuak errezitatzen izango dituzte Durangoko Hitz liburudendan: «Galbahea» (2024) eta «Ulu egiteko bolondres bila» (2023). Lan biak Zarauzko Susa argitaletxeak kaleratu ditu.

Cano eta Barandiaran. ARGAZKIA: Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea.

 

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra.

 

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano Jauregi
2023

Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Lubaki Bandan hasi zen literatur jardunean eta 1994an argitaratu zuen bere lehen idazlana, Kea behelainopean bezala poesia liburua. Gerokoak dira Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia eta Neguko zirkua (2005) eta Beti oporretan (2015) ipuin bildumak. Hiru bider irabazi du Euskadi Saria eta bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist (2011) nobelarekin, 111 Akademia aipamena ere erdietsi zuen. Besteak beste Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Paul Auster eta Allen Ginsberg euskaratu ditu eta nederlanderaz, galegoz, grezie-raz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu