Irabazal, Lizundia, Basterretxea, Anpuerotarrak eta Lasuen nabarmentzen dira Astola aldizkariaren ale berrian
MUGA 10 URTE ZUREKIN
Nestor Basterretxea artista jaio zela 100 urte bete direla gogoratzeko Euskal Herrian hainbat erakusketa, hitzaldi eta ekitaldi antolatu dira. Astola aldizkariak ere bere omenaldia eskaini nahi izan dio, Bermeoko artistak Durangaldearekin harreman estua izan zuelako. Garazi Arrizabalaga egungo Durangoko Museoaren zuzendariak idatzi du Basterretxea eta Durangaldearen arteko loturari buruzko erreportajea.