Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:39 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

29 establezimenduk hartuko dute parte Amorebietako Jan Alai 2.0 pintxo lehiaketan

MUGA 10 URTE ZUREKIN

 

Amorebieta-Etxanok Jan Alai 2.0 lehiaketa jasoko du azaroan, herriko 29 establezimenduen parte-hartzearekin.  Udalak antolatutako lehiaketa gastronomikoaren helburua da tokiko stablezimenduetako kontsumoa sustatu eta zornotzarrak tokiko establezimenduetan kontsumitzera animatzea. Horrela, azaroko asteburuetan zehar, zornotzarrek eta bisitariek tortilla patata eta gildak oinarri izango dituzten pintxoak dastatu ahal izango dituzte. Osagai horietatik abiatuta, nahi adina berrikuntza aurkeztu ahal izango dituzte ostalariek lehiaketara.

Lehiaketaren xehetasunak eta parte-hartzea

Lehiaketa azaroaren 1ean hasiko da eta hilaren 29a bitarte iraungo du. Epe horretan, pintxoak ostegunetik igandera bitartean eskainiko dira, asteburu guztietan, ondorengo ordutegian: ostegun eta ostiraletan 19:30etik 22:00etara, larunbatetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:30etik 22:00etara, eta igandeetan 12:00etatik 15:00etara. Izena emandako lokal bakoitzak patata tortilaren edo gildaren bertsio propioa eskainiko du, errezeta tradizionalari osagai gehigarriak sartzeko aukerarekin.

Lehiaketaren oinarriei jarraiki, patata tortilak arrautza, patata eta gatza izan behar ditu nahitaez, eta tipula aukerakoa izango da. Pintxo, anoa edo establezimenduak aukeratutako beste edozein formatutan aurkeztu ahal izango da. Gildak, berriz, antxoa, piparra eta oliba izan beharko ditu beti, eta zaporea aberasteko beste osagai batzuk ere gehitu ahal izango zaizkio.

Sariak eta bozketak

Epaimahai profesionala arduratuko da pintxoen balorazioa egiteaz, irizpide ezberdinak kontuan hartuta, hala nola zaporea, gatz puntua, tenperatura eta aurkezpena. Horren arabera, 1.000 euroko bi sari banatuko: bat patata tortila onenari eta bestea gilda onenari.

Gainera, herritarren pintxo gustukoena bozkatzeko aukera ere izango dute, tabernetan jarritako postontzietan. Bozketan parte hartzen dutenek 500 euroko zozketa batean parte-hartuko dute. Bestalde, boto gehien jasotzen dituzten establezimenduek 500 euroko bi sari irabaziko dituzte: bat patata tortila onenarentzat eta bestea gilda onenarentzat.

Sari banaketa azaroaren 30ean izango da, 12: 00etan, Zelaieta Zentroan.

“Jan Alai 2.0 pintxo lehiaketa bezalako ekimenen bitartez, Amorebieta-Etxanoko ostalaritza sustatzen jarraitzen dugu. Gure helburua da tokiko kontsumoa bultzatzea, herritarrei zein bisitariei esperientzia gastronomiko berriak eskaintzea, eta gure taberna eta jatetxeek udalerriko bizitza sozial eta ekonomikoan duten garrantzia nabarmentzea. Udaletik horrelako ekitaldiek, sektorea laguntzeaz gain, gure eskaintza gastronomikoa aberastu eta herriaren nortasuna sendotzen dutela sinisten dugulako”, Ainhoa Salterain alkateak amaitu duenez.

Hauek dira Jan Alai 2.0 lehiaketan parte-hartuko duten establezimenduak eta HEMEN, horietako bakoitzak aurkeztuko dituen pintxoen xehetasunak.

  • Patata tortilla eta gilda pintxoak
    • Batzokia
    • La Amistad
    • Harrison
    • Leku Berri
    • Guria
    • Alambique
    • Bar Javi
    • Bar Zelaieta
    • Boroa Jatetxea
    • Far Far
    • Lagunak
    • Cafeteria Venecia
    • La Viña
    • Restaurante Uranga
    • Autzagane Jatetxea
    • Vintage

 

  • Gildak:
    • Sukoi
    • Urtza
    • Berezi
    • Dolce Vita
    • Bar Gain Gane
    • Bar Andrandi
    • Antxeta by Taberu
    • Oasis
    • Patxi Taberna
    • Txiri-Txiri
    • El Cojo
    • Singing Munch

 

  • Patata tortilla
    • Ipar Aizea
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu