Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:31 am,
temperature icon 11°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Zaldibarko kultur etxearen proiektuari ekarpenak egiteko epea zabalik dago

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Zaldibarko Udalak pauso garrantzitsu bat eman du udalerriak orain arte sekula izan ez duen eta beharrezkoa duen azpiegitura bat izateko. Udalbatzak kultur etxea egiteko proiektua onartu du. Gobernu taldeko kideek proiektuaren aldeko botoa eman dute (EH Bildu). Oposizioko ordezkari politikoak, berriz, abstenitu egin dira (EAJ eta PSE-EE).

Kultur etxea udalarenak diren Elexpe eta Sanjuangoa eraikinetan egingo da, eta, horri eskerrak, Zaldibarrentzako estrategikoak diren hainbat helburu lortuko dira. Batetik, herritarrek eta eragileek udalerriak merezi duen programazio kulturala garatu ahal izango dute helburu horretarako ezinbestekoa den azpiegitura batean. Bestetik, kultur etxeak Alde Zaharra biziberritzea ekarriko du, eta, azkenik, herritar guztiena den ondarea, Elexpe Etxea eta Sanjuangoa baserria, zaintzeko eta horiei balioa emateko aukera eskainiko du.

Kultur etxeak 715 metro koadroko espazio erabilgarria izango du. Bilera gelak, ikasgela, liburutegia, auditorioa eta erabilera anitzeko gela edukiko ditu. Liburutegia hainbat gunetan banatuko da. Nagusientzako liburutegia, gazteentzako liburutegia, umeentzako liburutegia eta irakurtzeko gunea izango ditu.

Proiektua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago jada. Herritarrek azaroaren 15era arteko epea dute ekarpenak egiteko. Proiektuaren aurrekontu orokorra 3.125.557,13 eurokoa da eta udalak ditu finantzazioa lortzeko bide guztiak zabalik ditu.

“Zaldibarrek kultur etxe bat izateko garaia da”

Zaldibarko Udalak Elexpe etxea erosi zuen 1996an. Handik hiru urtera, 1999an, Sanjuangoa baserria jaso zuen dohaintzan. Ordutik hona 24 urte igaro dira eta Zaldibarrek ez du kultur etxerik oraindik. “Bada garaia Kultur Etxea izateko. Onarpen honekin pauso garrantzitsua eman dugu helburu hori lortzeko”, azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu