Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:04 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Elorrioko gaztetxoak euskarara modu naturalean hurbiltzeko, aurten ere ‘Errefortzu saioak’ antolatu dira

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Badira gure herrian hainbat gazte ez dutenak aukera handirik etxean eta kalean euskara erabiltzeko; batzuentzat ikastetxeak dira euskara ikasi eta erabiltzeko erreferentzia bakarra, nahiz eta gaur egun kultura eta kirol arloan euskarazko eskaintza hobetu den. Arazo horri nolabaiteko erantzuna ematera datoz Udalaren Errefortzu saioak, gaztetxoak, jolasa tresna moduan erabilita, euskarara naturaltasunez hurbildu daitezen.

Hala, errefortzu saioak eskola orduetatik kanpo antolatutako saioak dira, jolas bidez eta modu ludikoan, euskara lantzen, trebatzen eta erabiltzen laguntzeko helburua dutenak.​

Aldi berean, aurreiritziak eta estereotipoak alde batera utzita, ikasleen arteko harremanak berdintasunean eta modu inklusiboan lantzea ere bada saio hauen helburua. Era horretan, duela zortzi urte hasitako bideari jarraipena eman nahi zaio ikasturte berri honetan.

Zerbitzu honen hartzaileak Elorrioko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 5-16 urte bitarteko ikasleak dira. Saioak adinaren arabera sailkatuta eskaintzen dira, astelehenetik ostegunera, Kirol Etxean, 17:00etatik 18:30era. Hartzaileen zerrenda osatzeaz ikastetxeak arduratzen dira eta aurreko urteetan batez beste 80 ikasle ibili badira, aurtengo saioetarako ehun ikasle inguruk hartuko dute parte.

Udaleko Euskara arloko zinegotziak, Itsaso Basaurik, honako hau azpimarratu du: «Herritar moduan, gure ardura ere bada gazte hauei euskararen normalizazio bidea egiten laguntzea, etorkizunean benetan eskertuko baitute egindako ahalegina. Gure gomendioa oso sinplea da, haurren edo umeen artean aurkitzen bazara, euskaraz jardun».

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu