Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
7:00 am,
temperature icon 12°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 54 Km/h

‘Gorbeia Ekin’ plan estrategikoak sektore publikoa eta pribatua inplikatzen ditu inguruaren garapen turistikoaren aurrerapenean

image001

Gorbeiako Parke Naturala, bere isurialde bien topalekua da: Araba eta Bizkaia. Euskadi barrualdeko landa ingurune bi. Inguruaren garapen sozioekonomikoan hainbat erakunde ari dira lanean. Duela denbora gutxira arte, erakunde horiek lerro osagarriak eta baita ordezkagarriak ere, jarraituz egiten dute lan, baina elkarrekintza argi eta planifikatu barik.

2011. urtean erakunde horiek elkarrekin lan egitea erabaki zutenean, helburua argia zen: Gorbeia jomuga bakarra. Hori baliagarria izan behar da bi eskualdeetako eragile partaideek Gorbeia osotasun bakarra dela ikus dezaten, eta ekintza edo borondate puntualetatik haraindi ulertu behar dela lankidetza. Eskualdeko turismoaren garapenean lan egiten duten enpresak ez dira prozesu horretatik kanpo geratu behar. Hori da “Gorbeia Ekin” ekimenak saihestu gura duena.

Lan egiteko eredu berri horrek partaidetzarako, inplikaziorako eta azken helburuan gogobetetze handiagoa emateko aukera emango du. Azken helburu hori Gorbeiako turismoaren sustapena eta garapena da. Hau da, prozesu horren helburu komuna, eragile publikoen eta pribatuen artean lan baterakoa martxan eta balioan jartzea da, Gorbeian turismo estrategiaren garapenerako.

gorbeia

Gorbeia.

Orain arte eta une honetatik aurrera · Orain arte, lanerako eredua eta garapen estrategikoa Gorbeiako erakunde publikoetatik bultzatu eta antolatu da, eta enpresa pribatuek, parte aktiboa diren arren, ez dute hartu parte aurrera eraman beharreko lerro estrategikoei eta ekintzei buruzko erabakiak hartzeko prozesuan.

Une honetatik aurrera, eredua aldatu egingo da lankidetzan eta partaidetzan oinarritutako lan egiteko modurantz, Koadrilaren, LGE-ADRaren eta bi eskualdeetako Udalen artean, eta enpresa pribatuek Gorbeiaren turismo garapenean duten partaidetza funtsezkoa izango da. Enpresa horien partaidetza eta erabakitze maila handiagoa edo txikiagoa izango da, bakoitzaren borondatearen edo prestutasunaren arabera.

Urte osoan zehar, lan egiteko proiektu proposamenak jasoko dira. Dena den, aurreikuspenak hauek dira: apirilean, ildo estrategikoak eta 2019ko laneko planaren hedapena; maiatzetik azarora, lan taldeak; abendutik urtarrilera, 2019ko emaitzak eta 2020rako laneko plana. Beharrezkotzat hartzen diren talde guztiak eratuko dira, gaiak eta gai horietan lan egiteko prest dauden pertsonak sortu ahala.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu