Ostirala,
2024ko Urriak18

MugaKultura

loader-image
Durango
7:20 am,
temperature icon 12°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Zumelegi erreka garbitzeko ekintza antolatu da Elorrion iganderako

Elorrio-Atxondo Baso Biziak Elkarteak, Elorrioko Udalaren babesarekin, Zumelegi erreka garbitzeko ekintza antolatu du. 6 urtetik gorako edonori zuzenduta dago, baina 6 eta 11 bitarteko umeak lagunduta eta nagusi baten zaintzan etorri beharko dira.

Ume barik etortzekotan, hitzordua goizeko 9:00etan izango da herriko plazan. Bertan taldeak egin, zabor-poltsak banatu eta errekan jarduteko prozedura azalduko da. Zabor bilketa 9:15ak eta 13:00ak bitartean egingo da.

Umeekin etortzeko asmoa dutenak, ostera, 11:00etan bertaratu beharko dira Herriko Plazara, izan ere, zabor bilketa beraientzat egokitutako gune batean egingo da, 11:00etatik 13:00tara.

Ondoren, 13:15etan, guztion artean bildutakoa pilatuko da plazan, zabor kopurua erakusteko. Azkenik, zaborra plazatik jasoko da.

Katiuskak edo galtza-botak eta eskularruak eramatea gomendatzen da, baita zaborra jasotzea erraztu ahal duen edozein material ere: zabor-pintzak, sakaderak, eta abar.

Erreka garbiketan parte hartzeko, eman izena Anbotopeko dendan, Iturri Kultur Etxean edota webgune honetan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu