Elorrioko Udalak familientzako Irakur-Jolas Irakurketa klubak ateak zabalik ditu
Haurrengan irakurketa sustatu eta guraso eta hezitzaileei irakurketan parte hartze aktiborako tresnak eskaintzen dizkien txokoa bueltan da, Udal Liburutegiak kudeatzen duen Irakur Jolas irakurketa kluba.
Hilean behin haurrek eta senideek ipuin kontaketak, liburuen iruzkinak eta gomendioak jasoko dituzte dinamizatzailearen eskutik, ordu beteko saioan. Aldi berean, euskal tradizioko moldeak erabilita, jolas, ahozko kontaketa, hitz-joko eta ipuin laburrak aurkeztuko zaizkie.
Bi talde sortuko dira: 3-5 urte bitarteko haurrekin bata eta 6-8 urte bitarteko haurrekin bestea. Bi taldeak egun berdinetan elkartuko dira, baina lehenengoak 17:00etan eta bigarrengoak 18:00etan: urriaren 8an, azaroaren 5ean, abenduaren 3an, urtarrilaren 14an, otsailaren 11n, martxoaren 11n, apirilaren 8an eta maiatzaren 6an.
Izen-ematea liburutegian bertan edota liburutegia@elorrio.eus helbidean egin daiteke, urrairen 4rarte. Eskainitako plazak baino eskaera gehiago egonez gero, horiek zozketa bidez esleituko dira, Elorrion bizi diren umeei lehentasuna emango zaielarik.
Liburutegiak saioetara joateko konpromisoa eskatzen die familiei, asko eskatzen den jarduera baita. Justifikatu gabeko bi hutsegite egiten baldin badira, plaza galduko da itxaron zerrendan dagoen beste familia bati eskaintzeko.