1985eko Juanjo Lopezen ‘Iurreta Askatu’ dokumentala ikusgai San Migel jaietan
MUGA 10 URTE ZUREKIN
Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegiko ikus-entzunezkoak ezagutzera emateko ekitalditxoa antolatu du Gerediaga Elkarteak Iurretako jai batzordearekin batera. Horretarako, irailaren 30ean, astelehena, arratsaldeko 7:30ean, Goiuria Kultur Gunean, orduerdiko emanaldia prestatu dute.
Ikus-entzunezko bi emango dira: Juanjo Lopezen “Iurreta Askatu” (1985) eta 1987ko San Migel jaietako irudien aukeraketa bat.