SABINO ARANA FUNDAZIOA | Memoria Historikoarekiko Konpromisoa
Mugalari
Memoria Historikoaren arloko aditu eta erakunde eta elkarteetako kide zenbaitek, justizia eta ordaina errebindikatzen dute Gerra Zibileko eta diktadura frankistako biktimentzat, Sabino Arana Fundazioak antolatutako elkarraldi batean
“Isiltasuna, amnesia eta ahanztura dira errezetarik txarrena gizarte batentzat eta bizikidetza demokratikoa edukitzeko, eta bakean. Memoria historikorako eskubidea dugu, eskubidea dugu zer gertatu zen jakiteko. Lurrak hilotzak ehortzi zituen, baina egia ez du inoiz ehortziko. Gizarte gisa, ordaindu beharreko zor bat dugu; zorra biktimekin eurekin, haien senideekin eta haien pertsona maiteekin, eta zor bat geure buruarekin. Zeren biktima haiek ere egia, justizia, aintzatespen eta ordainerako eskubidea dute”.
Espiritu hori abiapuntu, Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu du, eta bertan Memoria Historikoaren arloko zenbait aditu ospetsuk, arlo horretan ardurak dituzten Herri Administrazioaren zenbait ordezkarik eta kultur erakunde eta memoria arloko elkarte zenbaitetako kide batzuek justizia eta ordaina errebindikatu dituzte Gerra Zibileko eta diktadura frankistako biktimentzat.
Izenburu orokortzat “Memoria historikoa eta gertuko inguruneak: egikera onak eta etorkizunerako lehentasunak!” hartuta, Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mª Atutxak jardunaldia irekitzean, “egia eta justizia eta ordaina bilatzea eta berriro gertatuko ez delako bermea” eskatu ditu.
“Ia 80 urte, giza bizitza oso bat, edo belaunaldi zenbaiten baliokidea, igaro delarik, Gerra hasi zenetik, orain gerraren azken lekuko biziak lege biologiko hutsez desagertzen ari direla ikusten ari garenean, bide-bazterretan oraindik hildako asko eta asko daude, eta milaka senide galdatzen ari dira euren etxekoei duintasunez gorazarrea egin ahal izatea; noiz eta, gerra aurreko urteetan ogia, justizia eta askatasuna bezalako gauza oinarrizkoak eskatuz aspaldiko zapalkuntza-egoera gainetik kentzen “ausartu” zirenek hobi horietatik berorietatik eskatzen digutenean hain gauza bidezko bat, alegia: argitu dadila gertatutakoaren egia, justizia egin dadila, kalteen ordaina, eta bermatu dadila etorkizunean ezer antzekorik berriro gertatuko ez dela ”, adierazi du.
Memoria Historikoarekin eta errepresio frankistarekin lotuta, Atutxak zera jakin eragin du: “orain dela gutxi dohaintza partikular garrantzitsu bat egin zaigu eta jadanik erantsi dugu gure Agiritegira: Esteban Bilbao Eguia 1939 eta 1943 bitartean Justizia ministroa izan zenaren artxibo pertsonala. Gure teknikariak —azpimarratu du Fundazioko lehendakariak— oraintsu hasi dira hura antolatzen eta agiritza ugari hori guztia —milaka eta milaka dokumentuz hitz egiten ari naiz— bertan ikertzen jardun nahi duenaren eskura egongo da hile gutxi barru”.
Goizean zehar egin diren hiru mahainguruetako hizlarietako batek, Unai Rementeriak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Presidentetzako foru-diputatu eta bozeramaileak, gogorarazi du, “lehenengo frankismoaren errepresioa bertatik bertara eta zuzenean bizi izan zuen belaunaldi hura desagertzear dagoela. Gerrako umeek laurogeitaka urteak dauzkate eta jadanik ia ez da geratzen gudaririk edo milizianorik”. Horrexegatik, Rementeriak uste du ze “horrek guztiak are eta premiazkoago eta ezinbesteago egiten duela abian ipintzea halako ekimen batzuk ezen haien ahozko lekukotzak jasotzea ahalbidetuko duten eta beraien oroitzapenen ondare ukigaitza ondo gordeko duten. Gutxienezko ordaina lortzeko eta hurrengo belaunaldiei ahanztura utzi ez diezaiegun”. “Hori da, orain ezean inoiz ere ez”, azpimarratu du.
Rementeriak ekin egin du bere konpromiso pertsonal eta politikoa agertzen, “Bizkaiko Foru Aldunditik memoria historikoari buruzko politika eginkor bat garatzeko konpromisoa”. Politika bat udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatua, kudeaketa eginbidezkoagoa eta Memoria Historiakoaren Lege ez-aski batek utzitako bideak bultzatu eta antolatuko dituena eginez. Lege bat, nolabait, berreskuratze eta ordain horren erantzule egiten dituena denak eta inor ere ez. Hurrengo legegintzaldirako erronka da, Gerraren eta errepresio frankistaren memoriaren geografia bat definitzea eta dagokion balioa ematea. Gauzatzea “memoriaren lekuak” deritzenak zenbait ingurunetan, hala nola: Sollube, Gernika, Artxanda, Burdinazko Hesia, 333 Kota, Euban, Lemoako Haitza, Carlton, Derioko hilerria…”.
Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoetako bat den Lourdes Herrastik Memoria Historikoaren mugimenduaren jarduerei buruzko laburpen zabal eta dokumentatu bat egin du, 2000ko hasieratik eta gaur egunera artekoa.
Estatu osoan egin diren 400etik gora deshobiratzeak banan-banan aipatu ditu eta data estatistikoak eman. Baina bereziki ekin egin du “arazoa sozializatu” egin behar delako iritzian.
“Memoria Historiakoa ez doakie biktimei eta senideei bakarrik; gizarte osoaren eginbeharra da”, esan du.
Herrastik beharrizan hori argitzeko, Reyes Matas-en aipu bat gogoratu du: “Biktimek Memoriarako eskubidea dute eta gizarteak memoriaren betebeharra du”
Herrastik baita erantsi du ere, “2002tik asko aurreratu dela eta pertsona asko engaiatu dela biktimei duintasuna itzultzen eta arazoa sozializatzen. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoak, bere hitzaldia laburtzeko, errealitatea eta nahia elkartzen dituen esaldi bat aldatu du perpausera, hark dioelarik: “Malko haiei esker, Itsaso bat gara”.
Emilio Silva Memoria Historikoa Berreskuratzeko Espainiako Elkarteko (ARMH) presidenteak errepresio frankistaren biktimen memoria hartu du hizpide: Francisco Franco diktadorearen heriotzatik eta gure garaietarako tartea. Silva, biktimek hainbeste urtean jasan duten isiltasunetik, banan-banan garantzen joan da iragan horren kalteak ordaintzeko politika publikorik eza eta memoria berreskuratzeko mugimendua, zein mende berriarekin hasten baita eta biktimen kausa eraman baitu agenda politikoetara, nazioarteko erakundeetara eta justizia unibertsaleko printzipioa aplikatzera, 2010eko apirilaren 14an Memoria Historikoa Berreskuratzeko Espainiako Elkarteak kereila bat ezarri zuenean Argentinako Justiziaren aurrean.
Jordi Palou Loverdos Memorial Democràtic, Generalitat Catalunyako zuzendaria, bere aldetik, “memoria plural eta inklusibo”ez mintzatu da, ondo bereiziz ez-pluralez eta ez-inklussiboez, hala nola “Valle de los Caídos” deritzana, Franco jeneralaren diktadurapean egindako politika publiko negargarriaren adibide argia”.
“Demokraziaren handia da, erregimen totalitarioetan ez bezala, bera gai dela intolerantziaren biktima guztien duintasuna aintzat hartzeko, bakoitzaren iritzi pertsonalez, ideologikoez eta kontzientziazkoez harantzago. Beharrezkoa da, indarkeria politikoaren biktima guztiak aintzatestea”, nabarmendu du.
Palou Loverdos-ek onartu du tresna desberdinak daudela justizia trantsizionalaren esparruan, gatazkak bakean konpontzean eta iraganeko gehiegikeriengatiko memoria-ekimenetan, eta haiek “egoera zehatzari, testuinguruari eta une zehatzari egokitu behar zaizkiela ”.
Orobat, azpimarratu du, “gizarte bakoitzak arretaz aztertu beharko dituela nazio- nahiz nazioarteko elementurik egokienak, kasu partikularraren arabera, gizartearen harmoniara eramango duen erdigune dinamiko berri bat aurkitzeko”.
Memorial Democràtic. Generalitat Catalunyako zuzendariak bere hitzaldia amaitzeko, esan du, “indarkeria —nirea zein besterena— ez dela besterik, elkarrizketarekin edo harremanarekin zerbait ezin lortu izateko inpotentziaren edo beldurraren adierazpide bat baino”. Interesatzen da jakitea zer ez dagoen ondo, jakiteko, une horretan zer ekarpen egin dezakegun, hura hobera joan dadin”.
Marian Martínez de Pancorbo biologia zelularreko katedradun eta UPV-EHUko BIOMIC´s Taldeko ikertzaile nagusiak DNAz baliatzen den weberako bilatzaile-eredu mota berritzaile bat aurkeztu du, Memoria Historikoak dituen post-mortem gorpuzkinen senideak aurkitzeko, haien ezaugarri genetikoak jasota eduki bai, baina artean identifikatu gabe daudenean, senideak okerreko lekuetan bila ibili direlako.
Gainera, Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldian baita parte hartu dute ere: Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak; Ander de la Fuente EHUko arkeologo, ikertzaile eta irakasleak; Iñaki García Camino Bizkaiko Arkeologi Museoko zuzendariak; Aitor Miñambres Berangoko Burdin Hesiaren Interpretazio Zentroko zuzendari eta Sancho de Beurko Elkarteko kideak, eta Iñaki Odriozola Elgoibar 1936 elkarteko kideak, eta horiez gain, beste ia ehun pertsona egin dira, irakaskuntza, elkartegintza eta euskal erakundeen munduko ordezkariak, Memoria Historikoa berreskuratzen interesatuak.