Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
7:12 am,
temperature icon 9°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

GEREDIAGA: «Zazpi ibilbide proposatzen ditugu Durangaldeko historian eta kulturan murgiltzeko»

 

GEREDIAGA ELKARTEA

“Bide, sare eta loturen ondarea” erakutsiko dugu Europako Ondare Jardunaldietan.  Hori da edizio honetarako aukeratutako leloa. Bizkaia osoan izango dira ekitaldiak eta beste urte batez, Gerediaga Elkartetik, Durangaldeko hainbat udalerritako bisitak diseinatu eta koordinatu ditugu, udalen elkarlanarekin. Urriaren 6tik 27ra, zazpi ibilbide izango dira guztira. Durangaldeko zortzi herritako historian sakontzea proposatzen dugu: Berriz, Abadiño, Garai, Mallabia, Otxandio, Mañaria, Iurreta eta Zaldibar. Proposamen guztiak euskaraz izango dira aurten, eta gehienak oinez egiteko ibilbideak dira. Baina hiru hitzordutan  autobusa izango da partaideentzat, oinez egiteko distantzia luzea aurreikusten delako.

Partehartzea doakoa da guztietan, eta eta izena emateak ondareabizkaia.euswebgunetik bideratuko dira.

 

Urriak 6, Berriz

Arkitekturaren hari-muturrak

San Joan Ebanjelariaren Eliza eta Durangaldeko arte-fluxua ezagutzeko bi orduko bisita proposatzen dugu. XVI. Mendean hasi eta gaur egunera arteko ibilbide kronologikoa egingo du bisitariak, garaian Europan puntakoak ziren tendentzia artistikoak nola heldu ziren ulertzeko. Goizez izango da bisita, 11:00etan hasita.

IZENA EMAN

 

Urriak 12, Garai eta Abadiño

Merioaren ibilbidea

Egun osoko bisita da eta autobusez egitea da asmoa. Bisitariak, baina, eguerdirako bere jan-edana ekarri beharko du. Durangaldeak Bizkaiarekiko izan duen gizarte eta politika-antolamendu berezia ezagutzeko balio dau ibilaldiak. Eskualdean izan diran landa eta hiri-ezarkuntza mota desberdinak ere berbagai izango dira. Gerediagako batzar etxea eta Astolako auzitegi etxeko kartzela barrutik ikusi ahal izango dira. Goizeko 10:30etik 18:00etara aurreikusi dugu bisita. Bizkaiko Batzar Nagusien babesa jaso du bisita honek.

IZENA EMAN

 

Urriak 19, Mallabia

Andabidea zordanbidea

Goizeko 10:00etan hasita lau orduko ibilbidea proposatzen dugu Mallabian, oraindik herri eta auzoetan kontserbatzen den hileta-ondarearen erakusgarri. Tartean, Oizko estazio megalitikoa ere bisitatuko dugu. Horretarako, autobusean igoko gara bertara.

IZENA EMAN

 

Urriak 19, Otxandio

Bidea, muga eta uria

Arratsaldeko 17:00etan hasita, Otxandioren kokapenari erreparatu eta bideak uriaren garapenean izan duen garrantzia ezagutzeko ibilbidea egingo dugu. San Roke ermitan bisita hasi eta herria lekurik historiko eta garrantzitsuenetatik zeharkatuko dugu.

IZENA EMAN

 

Urriak 20, Mañaria

Harrobiak, bidea eta bentak

Goizez izango da ibilbidea, 10:30ean hasita. Mañariko Arrueta auzoa ezagutzeko bisita izango da. Auzoko baserriak, Zallobenta eta Askondo harrobiak, Urkuletako zentrala eta garai baten benta izan zen Kaltzada baserrira gerturatuko gara.

IZENA EMAN

 

Urriak 26, Iurreta

Goiuria oinez

Durangaldeko balkoietako bat da Iurretako Goiuria auzoa. Garai oso zaharretan, kostalderako bidea bertatik pasatzen zen. Landa eremuko arkitektura esanguratsuekin batera, Goiuriako ermitaren sorrera eta inguruko harrobiak goizeko ibilalditxo atseginean ezagutzeko aukera egongo da. Goizeko 11:00etan hasiko da bisita.

IZENA EMAN

 

Urriak 27, Zaldibar

Eitzaga, Zaldibarko ekialdi urruna

Zaldibarko herrigunetik Olaerregarainoko bidaia proposatzen dugu bisita honetan. Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko muga ere bada auzoa, eta giza jarduerak aldaketa handiak eragin ditu. Zazpi kilometro inguruko bidaia proposatzen dugu, hiru ordutan eta zati batzuk autobusean eginda. Goizez izango da bisita, 10:30ean hasita.

IZENA EMAN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu