Igandea,
2025ko Urtarrilak 19

MugaKultura

loader-image
Durango
9:23 am,
temperature icon 2°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

«EURENA DA MEMORIAREN ESKUBIDEA ETA GOGORATZEA GURE BETEBEHARRA» · Elorrioko 1937ko bonbardaketa oroitzeko murala margotu dute

· Musiko Arriola Kalean kokatuta dago

Elorrioko memoria historikoa lantzen dabilen ‘Laumunarrieta 1937’ elkarteak urte herriak jasandako bonbardaketa fazista oroitzen duen murala aurkeztu du asteon. Zuri beltzean egindako lana da.

murala

‘Eurena da memoriaren eskubidea eta gogoratzea gure betebeharra’ izenpean, irudian italiar tropa faxistek bonbardaketa bitartean airetik hartutako irudia nabarmentzen da, eta Joana Mancisidor artistak landu du. Aurkezpenean, Laumunarrieta 1937 elkarteko kideak eta udal ordezkariak izan dira, besteak beste.

UDABERRIAN · Laumunarrieta 1937 elkartea herrian berriki sortu den eragilea da, eta azken hilabeteetan hainbat egitasmo jarri ditu martxan herriko memoria historikoa aldarrikatzeko. Besteak beste, 1936 eta 1946 urteen artean Elorrion zer gertatu zen ikertzeko beka bat jarri du martxan herriko Udalarekin elkarlanean. Emaitzak udaberrian egingo dira publiko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu