Urkiola Landa Garapenerako alkarteak eta Garaiko Udalak fruta-arbolen txertaketa tailerra antolatu dute
MUGA 10 URTE ZUREKIN
Urkiola Landa Garapen Alkarteak, Garaiko Udalarekin elkarlanean, Durangaldeko herritarrak gonbidatzen ditu Fruta-arbolen txertaketa tailerrera. Tailerra irailaren 19an izango da, arratsaldeko 18:00etan Garaiko Kultur Etxean.
Tailerra Jose Ramon Olalde nekazaritza ingeniari teknikoak zuzenduko du, eta fruta-arbolei aplikatutako txertaketa-teknikan gidatuko ditu bertaratutakoei, ezagutza teorikoak zein praktikoak eskainiz.
Leku mugatua: Parte hartzeko, beharrezkoa da lekua erreserbatzea 94 620 36 11 telefonora deituz. «Ez galdu fruta-arbolak zaintzeko eta garatzeko funtsezko teknikak ikasteko aukera», adierazi dute.