Asteazkena,
2025ko Martxoak12

MugaKultura

loader-image
Durango
6:11 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

«Iñaki, laster Elorrioko kaleetan elkar ikusiko dugu!»

Testua: Iñaki Reta Dinamika

Aupa Iñaki!

Hemen gauz barriz be, plaza bete jende zure askatasuna aldarrikatzen ta elkartasun dana helarazten. Laster baten be, hainbat kotxe ta Mirentxineko furgoneta aterako ga horruntz, Pariseruntz, bixer hasiko iatzuen epaiketan Xabi ta bixoi berotasune ta maitasune erueten.

Martxan jarri giñun dimamikian leluak diñuen moduan, “badira bizitza osoa borrokan ematen dutenak” eta euretako bat zeu zara, Iñaki.

22 urtetxo besterik ez eta Lemoizko Zentralaren aurkako burruka bero-bero zeuela atxilotu zinttuen lelengo aldiz 82xan. Ta beittu, kasualidadez astion berri bat irakurri dot, nun esaten zauen,  Españako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari Lemoizko lur horrek eskeini dotzezela…garai hoietan zentrala nahi ta oin medallak eurendako? Gauza asko aldatu diezen arren, batzuen artean gauzak ez die asko aldatu, kamarada.

Urte gogorrak izen zien Euskal Herriko kalietan eta baita kartzeletan. Dispertsiño politikian aplikaziñua lelengo pertsonan ezagutu ziñuen zeuk ta baita zeure senidiek be, eta osorik pagautako 14 urteko kondenia beteta 96xan askatu zinttuen. Harrera berua ein zotzugun herrixan; pndo merezitxakua gañera!

Gaurko manifarako deialdixe eitteko ein giñun bidixuan ikusi doguz barriro irudi horrek…ta oillo ipurdixe! A ze momentu ederrak!

Askatasuna berreskuratu, ta zelan ez, barruan zein ihesian zauzen kidiei hauspua emoten jarraittu ziñun, Amnistian Aldeko Batzordian lelengo ta Senideak-en ostien. Nekaezin.

2002xan Estatu Españolak Ezker Abertzalian kontrako ofentsiba errepresibua martxan jarri ta erakundiak ilegalizatziakin batera atxilotu zinttuen barriro. Urte eta erdi euki zinttuen prebentiboki preso, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidia izatiagaitxik; ta horri lotuta, 2008an 8 urteko kartzela  zigorrera kondenatua izen ziñen Audientzia Nazionalian.

Aurretik ondo sufritutako eta urte hoietan ondiok gogor kolpatzen ginttuen errepresiñua ekiditeko, eta aldi berian, estatuek gatazka bere hortan mantentzen ebelako, Euskal Herrixan aldeko hautua berretsi ziñun eta klandestinitaterako bidia hartu zendun.

Arduraz, zure egoerian ezjakintasunagatik baina aldi berian harrotasunez, bagenekixelako, betiko moduen, euki dozun onena emoten egongo zinela herri honen alde. Gure etorkizunaren alde.

2015ian ordea, berri txar bat jaso gendun. Zure atxiloketa Euskal Herriko Iparraldean…. ta orduztik, Parisko kartzela zuloetan ta baldintza kaxkarretan zaittue.

Astelehenetik aurrera barriro be epaitua izengo zara. Zergaitik eta armak izkutatzeko erabiltzen zien zuluak iztiagatik. Subrealista, benetan! Eta bai, badakigu eragile altiboa izan zinela herriak Luhusson modu eredugarrian amaitutako prozesuan. Herrixa harro dau zutaz eta bere alde eindakuaz.

Ixa 20 urte España eta Frantziako kartzeletan; ixa 20 urte zuloan baina nire atzeko pankarta honen irudixak adieraztwn dauen moduan, bizitza osua herrixai eskeinia eta gañera asko ta asko maite izan dozuna bidian itzita: anaixa, aita eta ondoren ama, lagunak, kideak, familia, lagunak, aitatasuna….eurek barik baina euregatik burrukan.

Konpromezua, konstantzia, militantzia, disziplina, elkartasuna, maitasuna, eskazabaltasuna eta borroka etengabea. Hori da bizitza osuan herri zapaldu honi ein dotzazun aportaziñua.

Hori izan zara eta hori zara Iñaki. Eredugarria benetan.

Laster Elorrixoko kalian ikusiko garelakuan, eskerrik asko Iñaki ta eutsi goiari!

Maite zaitugu!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu