Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
11:38 am,
temperature icon 10°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

EH BILDU: «Garbigune mugikorrak baino Durangaldeak beste Garbigune finkoa behar du»

BILDU LOGO

Testua: EH Bildu

Abuztuan medioetan publiko egin zuen BFA-k egun batzuez “Garbigune mugikorra” izateko aukera eskainiko ziela izena ematen zuten udalei. Durangaldean herri gehienek eskatu dute Garbigune mugikor zerbitzua. Herri batzuen kasuan behintzat, medioetatik jakin dute beraien herrietara noiz eramango duten.  

 

Aldundiak propaganda kanpaina jarraitu baten arabera diseinatzen ditu bere politikak eta kasu honetan ere horrela izan da. Garrantzi handiagoa hartu du Garbigune mugikorrak duen baserri itxura bertan jaso daitezkeen hondakinak baino. Urte osoan zehar Garbigune mugikorrean jaso daitezkeen hondakin gehienak herrietan era berezituan batzen dira jadanik: pilak, elektrotresna txikiak edota olioa, esate baterako. Garbigune mugikor hauek kontzientziaziorako tresna izan daitezke, baina kanpaina isolatu bezala, bertan hezitzailerik ez dagoela eta herrietan soilik astebete egonda ez dute ezertarako balio.

Durangaldea Bizkaian Garbigune finko gutxien duen eskualdea da. Beraz, Garbigune mugikorrak baino gehiago, gure eskualdeak beste Garbigune finko bat behar du.

Baina hondakin politika eraginkorragoa lortzeko bada Bizkaian hartu beharreko beste erabaki bat: edukiontzi marroira bota daitekeen hondakin zerrenda handitzea, animalia jatorrikoak bertan sartuz. Durangaldea inguratzen duten eskualde gehienetan jadanik egiten da. Debabarrenan eta Debagoienan, esaterako, eta baita Lea-Artibain ere, EH Bilduk Aldundiari hala proposatuta. Lea Artibain jadanik egiten dute eta emaitzak oso onak izan dira. Zeren zain dago Aldundia aukera hori lurralde guztira hedatzeko?

Neurri hau Bizkaiko gainontzeko eskualdeetan aplikatuta, lortuko Europak hondakinen bereizketaren inguruan markatzen dituen zenbatekoetara iristea lortuko genuke, baina gai horri heldu beharrean Bizkaian Garbigune mugikorretan eta Aldundiaren ausardia zuritzeko kanpainetan xahutzen dugu herritarren dirua.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu