Esleitu du Mañariko udalak gaur egungo frontoiko pasabiean kirol jarduerak aurrea eramateko espazioak egokitzeko lanak
Testua: Mañariko Udala
Gaur egindako udalbatza saioan EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren aurkako botoekin onartu zituen Mañariko Udalak frontoian handitzeko lanak aurrera eramatea Indenort enpresarekin. Lanen aurrekontua 167.761,19€+BEZ da, eta lanok aurrera eramateko epea 4 hilekoa da. Bi fasetan egingo dira lanak: Lehenengo fasea 2018an eramango da aurrera eta bigarrena 2019an.
Erabaki honekin Mañariko Udala bere helburuetan berrezten da, hau da, herriak kirol eta aisialdi jardueretarako espazioetan duen defizita konpontzea. Herriak biziak eta bizigarriak izateko, herrian ahalik eta zerbitzu gehien izaten saiatu behar gara. Zerbitzuen artean kirol eskaintza egokia izatea gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da, udalaren egitekoetako bat bizi eredu osasungarriak bultzatzea delako, eta kirola osasunarekin lotzen baita. Horregatik, Mañariko Udalaren helburuetako bat bizi eredu eta herri eredu horretara gerturatzen lagunduko digun ekipamendu bat ahalbidetzea da.
HERRI TXIKIA · EHBilduk Mañaria herri txikia izanda, eta baliabide ekonomiko urriak izanda, ez dugu ekipamendua erabilera mota bakar batera mugatu nahi, aktibitate ezberdinak jasan ditzakeen toki polibalentea sortzea nahi dugu. Proiektu hau aurrera ateratzen badugu, ezertarako balio ez duen pasabide bat egokituko dugu 53 metro karratu izango dituen bi gela gehiago aterako dira kirol jarduerak edo beste mota bateko jarduerak aurrera eramateko espazioetan. EAJren jarrera eta utzikeria ere salatu nahi dugu, aurrekontuak onartzean eta abuztuan kredituen abilitazioa egiterako orduan proiektua denontzako ezaguna zenean baiezkoa eman zioten, eta azken momentuan, inongo proposamenik egin gabe ezezkoa eman diotelako.