Asteartea,
2024ko Azaroak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:39 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Azaroaren 25ean, emakumeenganako indarkeriari aurka, denok arineketan!

goretti_5436 copia_2048x1415

Goretti Etxegibel

Domekan, azaroaren 25ean, ‘III. Emakumeen Lasterketa’ antolatuko dugu DKTkoek Durangoko Berdintasun Sailaren laguntzagaz. Dakizuen legez, bi lasterketa jokatuko dira: bata laburra, non gura duten mutil, gizon, ume guztiak parte har dezaketen eta bestea, luzeagoa, zeinetan emakumeak bakarrik parte har dezakegun.

Lasterketa bi hauen helburu nagusiak bi dira: bata, indarkeria sufritu duten emakumeak laguntzen dituen gobernuz kanpoko elkarte bati laguntzea, eta bestea, emakumeak kirolaren bidez (eta orain arte apenas erabiltzen ez nuen berba egokia erabiliz) ahalduntzea.

Urtero galdera bera egiten digute batzuk: zergaitik neskak bakarrik? Eta nik beste galdera batzuekin erantzungo nieke: sentitu zarete inoiz, mutilez inguratuta baina bakarrik horrelako froga baten korrika egiten? Eman al dizue lotsa parte hartzea, eta ondorioz,  ez duzue parte hartu? Utzi behar izan diozue parte hartzeari entrenatzeko denborarik izan ez duzuelako (etxeko lanak, kanpokoak…) edota egun horretan bikoteak ariñeketan egin behar zuelako? Eman al dizue amorrua lasterketa baten lehenengo mutilak lehenengo neskak baino gehiago irabaztea?

Badakigu gauzak, astiro bada ere, nire ume sasoitik aldatzen doazela: gero eta neska gehiagok parte hartzen dugula lasterketetan, gure gizarte patriarkal honek transmititu digun gureganako  konfiantza eza ere gainditzen goazela, bikoteen arteko lan banaketa ere aldatzen doala, gero eta lasterketa gutxiagotan ematen direla sarien arteko desberdintasunak. Baina oraindik asko dugu egiteko. Horregatik da beharrezkoa diskriminazio positibo hau, horregaitik dira beharrezkoak oraindik emakumeak soilik parte hartuko duten lasterketak.

Indarkeria desager dadin gura badugu, oinarritik hasi behar dugu: heziketatik, garrantzirik ez dutela pentsatzen dugun jarrera matxista horietatik. Denori dagokigu hau aldatzeko erantzukizuna.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu