Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
4:54 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

2019 ekitaldirako Iurretako Udalak aho batez aurrekontuak onartu ditu

Gaur goizean egindako Osoko Bilkuran, aho batez, 2019rako aurrekontua onartu da 5.904.701 eurotan. Aurrekontuaren osoko kopurua aurreko ekitaldikoa baino zertxobait handiago ada, %4,63 alegia. Sarreren igoera jasotzen den testuinguru orokor honetan, igoerazko aurrekontu bati heldu diogu, Udalkutxako aportazioen igoera eta baliabide propioak kontutan hartuz. Ondorioz, aise beteko dira aurrekontu-orekari, gastu-sabaiari eta zorpetze-amilari buruzko arauak.

IUrreta Iban GOrriti 2

Egoera ekonomiko orokor honetan Udalak egoera finantzario garbi bat eta udalerriko beharrei eta erronkei aurre egiteko gaitasuna mantentzen ditu. Aipatu beharra dago gehien eskatutako oinarrizko zerbitzuak mantentzen direla (gizarte zerbitzuak, kultur tailerrak, Kulturetxe, Liburutegia, Auzotaxi…). Kontzeptu hauetan aipagarriak dira une honetan idazten ari den emakume eta gizonen berdintasunerako Planeko jarduketei zuzendutako partiden igoera eta baita IU Gazte proiektu parte-hartzailearen barruan gazteei zuzendutako partiden igoera.

Halaber, aipagarria da IV. Kapitulua mantendu izana; norbanako laguntzak ematen dira (alokairuko etxebizitzak eskuratzeko, fatxadak eta igogailuak birgaitzeko laguntzak, heziketarako, kirolerako laguntzak…) eta baita herriko elkarte eta taldeei ere. Bien artean 260.000€ ematen dira.

Beharreazkoa da esatea 2 eta 4. kapituluen arteko gehiketa urteko aurrekontu osoko %45a dela, hau da, 2.685.000€.

Inbertsioen kapitulua 841.000€takoa da; inbertitseko ahalegin handia egin da, aurrekontu osoaren %15 delarik eta % 20aren igoerarekin 2018ekitaldiarekin alderatuz, gehiago zorpetu gabe eta funts propioekin aurre eginez.

2019 ekitaldirako jasotzen diren proiektu garrantzitsuenak hauek dira::

  • Hiri Antolamenduko Plan Orokorra: 75.000€
  • Orobiogoitia sarbidea oineztatzea: 70.000€
  • Goiuriako errepidearen zoladura hobetzea: 70.000€
  • Amilburuko jolaslekua berriztatzea: 60.000€.
  • Bidebarrieta LED Argiteri publikoa: 10.000€
  • Olaburu lurrazpiko pasabidearen hobekuntza orokorra: 50.000€
  • Maiztegi jarduketak : 50.000€
  • Bizikletak garbitzeko gunea: 10.000€
  • Etxego-Gazteleku: 30.000€
  • Aurrekontu parte-hartzaileen proiektua: 50.000€ .
  • Auzoetako azpiegiturak (argiteria eta auzo bideak) : 70.000€

Udalbatzako alderdi politiko guztiek babestu dute aurrekontua eta aho batez onartu da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu