Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
10:35 am,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

‘Belarriprest’, Idoia Buruaga

Idoia Buruaga

Idoia Buruaga

· Idoia Buruaga Barcena (EH Bildu) Elorrioko alkatesa da

Belarriprest

Konturatzerako gainean izango dugu Euskaraldia. Belarriprest eta Ahobizi bihurtuko gara Elorrion. Euskaraz ere bizi nahi dugulako. Txoko honetatik deia luzatu nahi dizuet herritar guztioi zuen aletxoa jar dezazuen eta ahal duena Belarriprest izan dadila eta, noski, ahal duena, Ahobizi ere. 

Udal gobernuan, beste zentzu batean bada ere, Belarriprest izateko saioa egiten ari gara. Elorriarren kezkak ezagutzeko, udalaren lanaren balorazioa jakiteko eta proiektuei ematen diezuen garrantziaz jabetzeko, udal inkesta abian da herritarron artean. Belarria jarri dugu herritarrak entzun nahi ditugulako, udalean gabiltzanok herritarren zerbitzura gaudelako. Herrigintza herritarrekin egiten delako.

Horregatik auzo bilerak egiten ditugu, horregatik obra serio bat egiteko orduan bilerak egiten ditugu bertako bizilagunekin, horregatik eragileekin behin eta berriro harremanetan gaude. Zuen iritziak berebiziko garrantzia du guretzat, denon artean, denon elkarlanarekin Elorrio hobeagoa, partehartzaileagoa, solidarioagoa, parekideago, ederragoa eta euskaldunagoa egiten ari garelako.

Lan handia dago egina baina ideia onak eta proiektu garrantzitsu asko ditugu esku artean oraindik ere, esaterako Merkataritza Plana, Buzkantz parkea, Berrioko ur hornidura, Rugbyko aldagelak, Eskola bideak hobetu… Legegintzaldia amaitu arte eskubete lan.

Horiek guztiak egiteko aurrekontu onak behar ditugu eta hasi gara lehen zirriborroak egiten. Elkar mokoka aritu beharrean, bestelako indar politikoen elkarlanarekin izaten bada, askoz hobe. Horrela eginez gero, Elorriok irabazten duelako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu