Amorebieta-Etxanoko Udalak azaroaren zehar hiru tailer martxan jarriko ditu, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko.
Amorebieta-Etxanoko Udalak azaroaren zehar hiru tailer martxan jarriko ditu, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko. Horrela, lehenengoa Musika Kritikako Laborategi bat izango da.
Berdintasun Sailaren eta Ametxen artean antolatu da eta gazteei zuzenduta dago. Musika gizakion eguneroko bizimoduaren parte da, are gehiago gazteei dagokienean eta abestiek jaurtitzen dituzten mezuek, neurri handi batean eragina dute sentimenduetan, portaeran… Tailer honen helburua gogoeta egitea da eta gazteek entzuten duten musikarentzat aukerak proposatu, azken batean, entzuten dugunaz ohartu eta musikaren mezuak aztertu eta baita musika matxista existitzen denaren ustea desmitifikatu eta musikan matxismoa dagoela jabetu.
Zer: Musika kritikako laborategia
Non: Gazte txokoan
Noiz: Azaroaren 17an, 10:00-14:00
Izena-ematea: Azaroaren 15era arte
Bigarren tailerra, Ametxekin batera antolatu dena hau ere, neska gazteentzako autodefentsa feministaren ingurukoa izango da, hau da, eraso matxisten prebentziorako modurik onena bilatzeko tailerra. Zentzu honetan, ikastaro honek gazteei tresnak ematen dizkie beraien garapen pertsonalerako eta beraien buruarengan konfiantza lantzeko eta baita indarkeria matxistaren egoeren aurrean babesteko teknikak izateko.
Zer: Autodefentsa feminista neska gazteentzat
Non: Gazte txokoan
Noiz: Azaroaren 10ean, 10:00-14:00
Izena-ematea: azaroaren 8ra arte
Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako hirugarren ikastaroa, emakume helduei zuzendutako autodefentsa feminista tailer bat da. Emakume bakoitzaren konfiantza garatu nahi du, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egiteko gai izateko lan egin, horretarako teknikak ikasiz.
Zer: Autodefentsa feminista helduentzat
Non: Zelaieta Zentroa
Noiz: Azaroaren 24a, 10:00-14:00 / 16:00-20:00
Izena-ematea: azaroaren 12ra arte
Interesa dutenek gaurtik, astelehena, aurrera izena eman dezakete. Horretarako 946300190 telefono zenbakira dei dezakete edo mezu bat bidali berdintasuna@amorebieta.eus helbidera.