Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:53 am,
temperature icon 16°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 42 Km/h

Elorrioko Udalak 2019rako Ordenantza Fiskalak onartu ditu

2019rako %1 igoko dira zergak eta tasak, KPI-a 1,1% igo den bitartean. Horrez gain, Udalaren gerakina 1.800.000 eurokoa dela nabarmendu du gobernu taldeak.

20120902ELORRIOKO_JAIAK_026

Elorrioko Udalak 2019rako Ordenantza Fiskalak onartu ditu, besteak beste, azken Osoko Bilkuran. Herritarren oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzea izango da helburu nagusia, horretarako progresibitatean eta ekitatean sakonduz.

2019rako %1 igo dira udal zergak eta tasak, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI-a) 1,1% igo den bitartean. Udalaren gerakina 1.800.000 eurokoa da, eta horrek gobernu taldearen kudeaketa ekonomiko zuzena, zorrotza eta eraginkorra adierazten duela nabarmendu du Elorrioko alkate Idoia Buruagak: “Elorriarrentzako zerbitzuak gero eta hobeagoak eta zabalgoak izan daitezen lanean ari gara, eta esan dezakegu legegintzaldi honetan helburuak betetzen ari garela”.

 

Ordenantza Fiskal hauek 2019rako aurrekontuak lantzeko abiapuntua izango dira. Zentzu horretan, urte osoan zehar herritar, eragile zein elkarteekin izandako harremanek erakutsitako beharrak kontuan hartuta landuko dira aurrekontuak. “Guk partehartzea urte osoan zehar sustatzen dugu, horregatik elorriarrekin eta eragileekin hamaika bilera egin ditugu gaiak jorratzeko. Eredu horrek sustatzen du parte hartzea, eta horrek erakusten digu herritarren beharrak. Parte hartze zuzena da guk bultzatutakoa eta ez gara itxura egiteko prozesu partehartzaileak bultzatzearen aldekoak”, adierazi du Buruagak.

 

EAJren jarrera kritikatu du gobernu taldeak · Bide batez, prozesu honetan EAJk izandako jarreraz mintzatu da gobernu taldea: “EAJ hauteskundeetako aurekanpainan sartu da burubelarri. Elorriarrentzat ekarpen interesgarriak egin baino, gobernu talde honen aurka aritu da eta arituko da aurreratzean ere. Ulertzen dugu oposizioan egoteak gu kritikatzea dakarrela, baina EAJri eskatzen diogu elorriarren interes orokorrak ez ditzala kaltetu interes elektoralengatik”. Idoia Buruagak ziurtatu duenez, “guk elkarlana eskatzen diogu EAJri, lankidetza Elorrio zuzenago eta eskuzabalago batean bizi gaitezen. Elorrio eder eta garbi batean bizitzeko. Denok amesten dugu biharko Elorrio horren oinarriak denon artean landu behar ditugula, eta lan horretan inor ez dago soberan. Horregatik diogu ez duela zentzurik polemika antzuak pizteko ahaleginetan aritzea”.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu