2014 | ‘Denbora gelditu balitz bezala’, Gaizka Peñafiel
Gaizka Peñafiel
«Ortzimugan jarria du begirada; hatz puntatik gorputz osora zabaldu den zirrarak martxan jarri duen arte…
Lehen akordeak barne sentipenen eztanda abiatu du; hitz eta melodia jarioa geldiezina da honezkero…
Energia emaria elektrizitatea balitz bezala hedatzen dihoa jendartean; adabegiak askatuz, konexio berriak sortuz…
Entzuleen aurpegietan irribarre eta malkoak tartekatzen dira; hankak lurrean dituzte baina hegan ari dira…
Instant ukigarri hori harrapatu du kamerak; momentu batez denbora gelditu balitz bezala…»
* Gaizka Peñafiel (Lezama, 1985) argazkilaria da