Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
12:55 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 49 Km/h

Abadiñoko udalak 2.700 kilo zabor kendu ditu erreketatik

Uraren Euskadiko Agentziarekin sinatutako hitzarmen baten bidez Abadiñoko Udalak 2.700 kilo zabor atera ditu Zaldu eta Ibaizabal ibaietatik, , Abadiñoko Udalaren Landa Garapen, Merkataritza eta Turismo arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez.

Sin título-1

Garbiketa lanak Enviser Servicios Medioambientales enpresari eman zaizkio, eta era guztietako gauzak atera ditu erreketatik: supermerkatuko karroak , gurpilak, altzariak, jarlekuak, plastikozko poltsak, e.a. Bildutako zaborrekin hamar metro kubikoko bi kontainer bete dira, eta gero Contenor enpresara eraman dira kudeatuak izateko.

Lanak hamabost egunean egin dira erreka bietan. Erreka zati zikinenak garbitu dira: Muntsaratzeko merendero ondokoa, Zelaietatik Astolako poligonora bitarteko zatia, eta Matienako leku bi. Rekaldek esan duenez, aditu batzuek adierazi zuten gune horiek izan zitezkeela leku zikinenak, etxebizitza eta industrialdeetatik hurbilen daudelako. Lanak egiteko, Udalak hitzarmen bat sinatu du Uraren Euskadiko Agentziarekin, helburutzat hartuz errekak ahal bezain garbi edukitzea. «Asmoa da honelako garbiketa kanpainak egitea urtero, eta herritarrei ulertaraztea zeinen kaltegarria den ingurumenerako zaborrak behar den lekuan ez uztea», esan du Rekaldek. Orobat azpimarratu du zeinen garrantzitsua den ondo zaintzea herria, «kaleak eta plazak, baina baita ere errekak, mendiak eta baserri auzoak, osatzen duten ondarea denona delako eta harrotzeko modukoa «.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu