Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
1:53 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

Zwei Japoniako emakumeen pop taldea izango da Mangamoreko edizio berrian

Japoniako kultura eta manga gogoko dutenak berriro ere Amorebieta-Etxanon bilduko dira urriaren 12 eta 14 artean. Mangamoreko jaialdiaren hamabigarren edizio honetan tailerrak, musika emanaldiak, lehiaketak, bideo-jolasak, umeentzat ekintzak, etab. egongo dira.

Zwei_07

Zwei taldea.

Hainbat ekitaldi nabarmendu badaitezke ere, Luna Dangelis youtuberra aipatu behar da zalantzarik gabe. Milioi eta erdi jarraitzaile baino gehiago ditu Japoniako pop kulturako gaiak lantzen dituen youtuber honek. Deiak youtuberrarekin batera (800.000 jarraitzaile), igandean 13:00etan Amorebieta IV pilotalekuan egingo duen fan meetingean entzun ahal izango zaio. Leku berean, larunbatean, 12:30ean, Garuna Effect ikuskizun zientifikoa ikusi ahal izango da. Animeko telesailetako asmakizun eta botereei buruz hitz egingo da, umore askorekin eta modu didaktikoan.

Musikak garrantzi handia du Mangamoren. Horrela, jaialdiaren lehenengo egunean Behotsik Bilbao Orkestraren kontzertua egongo da. Japoniako bideo-jolasetako abestien bertsioak entzun ahal izango dira pilotalekuan. Beste kontzertu batzuk ere egongo dira, esaterako Zwei pop talde japoniarra, Japonen hainbat animeren soinu banden egileak edo Onigiri Cosplay Ani-Son Stage.

Aisialdi elektronikoari dagokionez, aurten ere, Mangamorera datozenek 80 eta 90. hamarkadako jokoez gozatu ahal izango dute jolas-areto retro batean. Han egongo dira Pac-man edo Donkie Kong esaterako. Bertan gurasoak beraien seme-alabekin jolastu ahal izango dira gaztaroan egiten zuten bezala.

Maila honetako ekitaldi batean ezin falta jolasak. Pokemon egongo da larunbatean eta aurten Clash Royale edo Fornite torneoak nobedadea izango dira. Cosplay, karaoke, dantza eta Shogi bezalako jolas tradizionalen lehiaketak ere egongo dira.

Umeak egurrezko jolasekin jolastu ahal izango dira nagusi batekin, horretarako prestatutako ludoteka batean. Photocall bat ere egongo da Ureshirekin, jaialdiko maskotarekin. Honek urtez urte arrakasta handiagoa du gazteen artean. Zelaietan puzgarriekin gune bat ere egongo da umeentzat eta merchandising produktuekin hainbat postu.

BANNER MANGAMORE

Aurten hitzaldi bat egongo da bideo-jolasen munduan emakumeek duten presentziari buruz. Gamerrak eta sektore honetan Estudio Crevice bezalako enpresak sortu dituzten ekintzaile emakumeak egongo dira bertan. Bideo-jolasen tailerrak ere egongo dira, hastapena, ·3Dan pertsonaiak diseinatzeko eta nazioarte mailan ezagunak diren cosplayerren hitzaldiak, adibidez Taifu edo PopiJack eta N-Cast euskal youtuberra. Azken honek Dragon Balli buruz hitz egingo digu.

Umore horiko gune bat egongo da, Japoniako programa ezagunetan egiten diren antzeko probekin, jendeak zein parte-hartzaileek gozatu dezaten. Zubiondo plazako gune berrian egongo da, Ekialdeko janaria eskainiko duten food trucken alboan. Hemen larunbatean zein igandean sushia probatu ahal izango da 18:00etan.

Mangamore2018Sushi

Zubiondoko gune berrian formatu txikiko emanaldiak egongo dira: DJ Socia Japoniako discjokeyak jarriko duen musika elektronikoa edo Igor Cerainen piano kontzertua.

Larunbatean tren bat ibiliko da herrian zehar eta Larreako futbol zelaian egingo den Quidditch lehiaketara hurbilduko du jendea egun guztian. Tanabe klubaren eskutik aikidoa bezalako kirolak ere ikusi ahal izango dira Mangamoren.

Crunchy Rollen eskutik hainbat proiekzio ikusi ahal izango dira Zornotza Aretoan larunbat eta igande goizean.

Informazio guztia ondoko web orrian dago: www.mangamore.net

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu