Asteazkena,
2025ko Martxoak19

MugaKultura

loader-image
Durango
7:59 am,
temperature icon 11°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 49 Km/h

Ermuko Saihesbidea osorik irekitzen da trafikorako gaur

 Urtarrilean Uretamendiko tunela eta AP-8 autobidearekiko lotune berria ireki ondoren, azpiegitura osoa Eibarko Saihesbidearekin konektatzen da San Lorentzoko biribilgunean. Jarduketa honekin amaitutzat jotzen Ermuko Hegoaldeko Saihesbidea; azpiegiturak egunero N-634 errepideko 9.000 ibilgailu kenduko ditu herriaren erditik.

Bizkaiak kapazitate altuko beste bide-azpiegitura bat dauka gaurtik. 14:00etatik aurrera  trafikorako irekiko da Ermuko Saihesbidearen bigarren fasea, azpiegitura osoa Eibarko Saihesbidearekin konektatzen duena  San Lorentzoko biribilgunean.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Ermuko eta Zaldibarko alkateekin batera, ireki aurretik azkeneko aldiz bisitatu du obra. Unai Rementeriak gogorarazi du lehen fasea trafikorako urtarrilean ireki zela eta orduan hartutako konpromisoa uda osterako obra amaituta edukitzea izan zela: «Negua oso gogorra izan da eta horregatik gure lana askoz zailagoa izan da, egia esan, oso zaila, baina epearen barruan amaitu dugu. Guk gure hitza bete dugu eta denboraz amaitu dugu Bizkaian genituen obra handietako bat. Obra oso konplexua izan da; kontuan hartu 2014an hasi ginela eta 74 milioi inbertitu ditugula. Eta hori denbora honetan guztian AP-8 autobidearen trafikoan gutxieneko eragozpenak eraginda lortu dugu», azaldu du.

«Gaur Ermua atzo baino apur bat hobea da. Bizkaia bera atzo baino apur bat hobea da. Gaur   Ermuko herritarren bizi-kalitatea puntu batzuk igotzea  lortu da. Saihesbide honekin egunero 9.000 ibilgailu aterako ditugu herriaren erditik. Eta Ermuak lasaitasunean, segurtasunean eta erosotasunean  irabaziko du. Seguru nago saihesbide honi esker Ermua herri berri bat izango dela, hobeto bizitzeko tokia. Gaur Ermua berri bat hasten da. Eta pozik nago aldaketa honen eragilea Bizkaiko Aldundia delako. Horretarako gaude hemen, belaunaldi berriei Ermua hobea uzteko, Bizkaia  hobea. Eta horixe da gaur egiten ari garena», baieztatu du Ahaldun Nagusiak.

Ermuko Saihesbidea eskualdeko 75.000 herritarrek gozatuko duten azpiegitura berria da. Aldi berean, Ermua  eta Eibar arteko, Bizkaia  eta Gipuzkoa arteko konektibitatea hobetzen duen bidea da. Rementeriak adierazi duen bezala, Lurraldeak irabazi duen beste obra handietako bat da: «Bizkaiak aurrera egiten du. Legegintzaldi honetan Gerediaga-Elorrio Saihesbidea, Autzaganeko Tunelak eta Ermuko Saihesbidea amaitu ditugu. Eskualde guztiek egiten dute aurrera. Aukera-berdintasunarekin dugun konpromisoa da. Eta helburu nagusia gure belaunaldi berriei  Bizkaia hobea uztea da».

ERMUA

ARGAZKIA · Bizkaiko Foru Aldundia

Ezaugarri teknikoak

Ermuko Saihesbidea Ermua  eta Zaldibar  udalerrien lurretan eraiki da eta 4 kilometro  eta 75 metroko ibilbidea dauka, herriko sarrerako bidesariak ordaintzeko gaur egungo kabinak ordeztu ondoren AP-8 autobidearekiko lotune berria sartuta.

Azpiegitura Ermua zeharkatzen duten tartean N-634 eta BI-3302 errepideek sufritzen dituzten etenik gabeko ilaren alternatiba da eta konplexutasun tekniko itzela izan du kokatuta dagoen esparruaren ezaugarri geografikoengatik.

Saihesbideak hego-ekialderantz zeharkatzen du, tunel baten bidez, Ureta mendia  eta zerupean egiten du aurrera, Zaldibarren,  Beko ibarbidetik, AP-8 autobidearekiko paraleloan, Eibarko Saihesbidearen atala den San Lorentzoko biribilgunearekin konektatu arte.

Ureta mendia gainditzeko derrigorrezkoa izan da bi hodiko tunela eraikitzea, bana noranzko bakoitzean; hodien luzera 589 metrokoa da. Meatze-indusketa  guztira 1.178 metrokoa izan da.

Obra konplexuaren barruan derrigorrezkoa izan da tunel bat  eta 11 egitura nagusi egitea. Horien guztien artean AP-8 autobidearekin konektatzeko hiru zubibide (guztira 336 metrorekin), Uretamendi Hegoaldeko biribilgunean trenbidearentzako azpiko igarobidea (86 metroko luzera duena), eta  Eitzaga  eta Oterreko zubibideak (bien artean 343 metro dituztenak) aipatu behar dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu