IURRETAKO UDALA: «Emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehen plana lantzera goaz»
Testua · Iurretako Udala
Iurretako Udalaren emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko konpromisoa sendoa da. Horren lekuko dira azken urteetan berdintasuna sustatu asmoz martxan jarri diren jarduerak, herrian eragiteko helburuarekin. Hala nola, genero ikuspegia txertatzeko, hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatzeko, gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko Beldur Barik programaren bidez, edota data esanguratsuetan (Martxoak 8 eta Azaroak 25) ekimenak antolatuz sentsibilizazioa areagotzeko ekinbideak.
Eudelek sustatuta, Tokiko Bizitzan Emakumeek eta Gizonek izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunari atxiki izana konpromiso horren erakusle da. Bertan jasotzen da besteak beste, konpromiso horien ezarpena bermatzeko asmoz, gobernu sinatzaile bakoitzak berdintasunerako ekintza-plana idatzi beharko duela, lehentasunak, ekintzak eta baliabideak zeintzuk diren zehazteko.
Orain, Iurretako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren lanketa abiatuko dugu, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz eta Emakunderen babesarekin. Gaurtik hasita eta urte bukaera bitarte, bi lanketa nagusi egitea aurreikusten dugu:
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Egoeraren
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren diseinua.
Horrela, hainbat iturritatik jasotako datu kuantitatiboak aztertzeaz gain, informazio kualitatiboa biltzeko eta lantzeko hainbat bide jorratuko ditugu:
- Datu estatistikoak eta Udalaren barne- eta kanpo-dokumentuak aztertuko ditugu.
- Emakume elkartearekin talde-elkarrizketa egingo dugu.
- Herritarrei zuzendutako on-line galdetegia udaleko web gunean egongo da eskuragarri irailaren 17tik 28ra bitarte, hala nola, paperean Kultur Etxean.
- Azaroan lantalde osatuko ditugu: bata Udaleko langileekin eta ordezkari politikoekin eta bestea herritarrekin.
Herritarrentzat antolatzen diren tailerrak irekiak izango dira, eta gaiarekin interesa duen edozein herritar, eragile eta elkarte ongi etorria izango da tailer hauetara. Aurrerago zabalduko dugu tailerren daten inguruko informazioa.