Haxotzek 10 urte ospatuko ditu ‘H’ diskoa aurkeztuz Bilboko Kafe Antzokian
· Bihar izango da kontzertua gaueko hamarretan
Ez dira hasiberriak. Hamar urte pasa dira Haxotzen lehenengo kontzertua izan zenetik. Ordutik, hirurogei kontzertu gaindi eta hiru disko egin dituzte. Eta laugarrenez datoz eragin eta soinu desberdin askok jantziriko haien hardcore melodikoaren mutazioarekin.
‘H’ esan diote, hamar eta Haxotz hitzek amankomunean duten lehen hizkia. Taldearen zerizana erakustea da helburua. ‘Hegan’ singlearen stoner soinuekin kontrajarriaz, taldearen beste aurpegi batzuk erakusten ditu bildumak: emocore gordina ‘O’Hare’-n, erritmo zital eta estribillo zabalak ‘Ex machina’-n, eta esperimentu hutsa den ‘Ubera eta fede berriak’, errusiar mendia dirudien sei minutuko kanta.
Dagokien astindua emango diete bilbotarrek kantuoi topatzen dituzten eszenatokietan. Aipagarriena irailaren 13an 22:00tan Bilboko Kafe Antzokian egingo duten kontzertua da, hura aprobetxatuko baitute hamar urteetako festa egiteko. Disko berria etxean aurkezteaz gain, taldearen ibilbidea banatu duten beste musikariak ere igoko dira oholtza gainera, betiko kantak abesteko. Han izango dira, besteak beste, Enkore-ko Xabi Hoo, Eskean Kristöko Pello Artabe eta Empty Files-eko Urtzi Iza.
UNDERGROUND · Bilboko eszena undergroundaren borborrean, ehundaka banda jaio eta hiltzen dira urtero. Batzuk arrakastak akatzen ditu, eta beste batzuk isilean desagertzen dira. Bilborockeko pareta urdinen artean sortzen diren egitasmoek ez dute beti bidea aurkitzen musikaren ekosistema latzean.
Haxotz ekosistema horretan jaio eta bizi izan da, elektrizitatez eta baketen ezpalez elikatuz. 2008an sortu zen banda Santutxun, eta ordutik biziraun du, eszena honen argitzaletan limurtuz.
Hamargarren urteurrena ospatzeko, berriro datoz argitara euren hardcore zaratatsu, politiko eta melodikoaren enegarren irformulatzearekin: H (2018). Aurten Euskal Herri osotik lan berri hau aurkeztuko dute.
Kanta berri hauetan, haien hardcore melodiko erro sendoak mantenduz, formula borobilduz doaz. Bidean jaso dituzten eragin berri guztiak haien musikan josiaz, stoner, metal eta post-hardcore zertzeladak aurki ditzakegu Hen.