Osteguna,
2025ko Urtarrilak 23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:37 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Durangoko Udalak usoen kontrol eta garbiketa lanekin jarraitzen du

Usoen koloniek sortutako arazoak ohikoak dira hiriguneetan. Horregatik Durangoko Udalak hegazti hauen populazioa kontrolatzeko mantentze-lanekin darrai. 

PAlomas-Durango-copia-700x450

ARGAZKIA · Cortesía de Enrike Huerta

Kontrol horretarako eta hegaztien harrapaketarako, udalak urtean bi alditan tresna egokien bidez usoak kentzeko zerbitzu bat du kontratuta. Hegazti hauen kontzentrazioa antzematen den guneetan, esku hartzeari eta populazioa murrizteari ekiten zaio. Adituen esanetan, harrapaketa hauek gauzatu ahal izateko, batera dauden uso kopurua gutxiengo batera iritsi behar da. Halaber, detektatzen diren beharrizanen arabera noizean behingo harrapaketak ere burutzen dira.

184 USO · 2018an zehar bi harrapaketa saio izan dira, lehena ekainaren 26an eta bigarrena abuztuaren 11n. Guztira 184 hegazti kendu dira. Kanpaina gutxi gorabehera maiatzean hasi eta azaroan amaitzen da. Enpresa espezializatuaren arabera, hegazti hauek harrapatzeko hilabeterik onenak horiexek baitira.

Argazkia1

ARGAZKIA · Durangoko Udala

Gune publikoetan aritzeaz gain, auzokideen kexak ere jasotzen dira usoek sor ditzaketen zikinkeria arazoekin amaitzeko. Andra Mariko arkupeko kasu zehatzean esaterako, inguruko bankuak hamabostero garbitzen dira. Abuztuan zehar arkupean habiak aurkitu dira, eta horregatik, aste honetan berauek kentzea aurreikusten da. Ostegun honetan baita, beharrezkoak diren sareak kokatuko dira Magdalenako Ermitan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu