Osteguna,
2025ko Urtarrilak 23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:38 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Amorebieta-Etxanoko euskaltegien 2018-2019 ikasturteko matrikula-aldiaren hasiera

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Zornotza Udal Euskaltegiak, AEK-k eta Zornotzako Barnetegiak hasiera eman diote 2018-2019 ikasturteko matrikula-aldiari.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zinegotzia den Luciano Martínezek; Idoia Zuloagak, Zornotza Udal Euskaltegiaren zuzendariak; Maribi Zubiagak, Zornotzako Barnetegiaren zuzendariak eta AEK-ko udalerriko arduraduna den Igor Landalucek, zornotzar guztiak deitu nahi dituzte aurtengo ikastaroetan matrikulatzera.

Zornotzako Barnetegiaren hileroko ikastaroen eskaintzaz gain, udalerriko Zornotza Udal Euskaltegiak, eta Zornotzako AEK-k jardun ezberdineko ikastaroetan matrikulatzeko aukera ematen diete zornotzarrei baita maiztasunaren aldetik ere: egunero astelehenetik eguenera, astean bi egunetan… Udako trinkoak edo iraileko eskaintza ahaztu gabe.

Helburu nagusia euskara ikastea izanik, eskaintza ikasleei bideratua izango da. Horretarako, besteak beste, xede berezietarako taldeen aukera izango da (guraso taldeak, nagusientzako taldeak…), baita maila lortzea helburu duten taldeena ere.

Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerrian erroldatuta dauden euskara ikasleentzako diru-laguntzak ematen ditu. Eskariak urrian, ikasturtea amaitutakoan, aurkeztu ahal izango dira.

Horrez gain, Euskara Zerbitzuak antolatua eta euskaraz berba egitea helburu duen Berbaldiak programan izen-ematea ere urrian izango dela jakinarazi du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu