Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:42 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Bularretik mintzora egitasmoa Iurretako osasun zentroan

Mugalari

Irretako Udalak Galtzagorri Elkartearen egitasmo  honekin 2008an hasitako ibilbidean zabaldu eta hobetzeko beste pauso bat emango du.

Ondoren orain arte Udalak, Galtzagorri bidelagun izanik, egitasmoan emaniko urratsak azalduko dira. Herri Bibliotekak burutu ditu egitasmoari gure herrian zabalkundea emateko koordinazio lanak:

2008ko udazkenaz geroztik 0-8 urteko haurren eta beraien familietan irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoan parte hartzen gabiltza. Orain arte eskola eta familian zentratu gara, biblioteka izan delarik bi ingurune hauen elementu bateratzailea. 7 urte hauetan zehar, bai guraso zein herriko eskolako hezitzaileei irakurzaletasuna lantzeko formazioa eskaini diegu. Honez gain bibliotekaren bitartez haurrekin lan hau zuzenean praktikan jartzeko ekimen ugari bultzatu ditugu, momentu hontan honen adibide eskaintzen ari garen irakurle klubak direlarik.

Hemendik aurrera, egin diren ebaluaketak azterturik eta orain arte egindako lanak eman dituen emaitza onak ikusirik, irakurzaletasunak gure garapen emozional eta intelektualerako duen garrantziaz gero eta konzienteago izanik, beste pauso bat aurrerago joatea nahi dugu: egitasmoa Iurretako haurtxo guztiei hurbilduz herriko osasun zerbitzuen laguntzarekin.

Herri Bibliotekak, Gizarte Ongizate Sailaren laguntzarekin batera, 2014ko urtearen erdialdetik Osakidetza eta Galtzagorriko profesionalekin lanean dihardu, gure herriko pediatria Zerbitzuan proiektu honen beste urrats bat txertatu eta eskaini ahal izateko. 2014ko udazkenean zehar anbulategiko profesionalek irakurzaletasunari buruzko formazioa jaso dute  Itziar Zubizarretarekin. Honen helburua:

2015 eta 2106 urteetan jaiotako haurrekin osasun kontroletan irakurzaletasuna landu eta sustatzeko protokoloa diseinatzea izan da. Hau da, haurtxoak Osakidetzak ezarritako osasun kontroletara doazenean gurasoei artatzen dituzten profesionalek irakurzaletasuna familian lantzeko gomendioak emango dizkiete, honetarako materiala egokia banatuko diete eta gaia nola lantzen duten jarraipena egingo zaie.bularretik

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu