Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:10 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 68 %
Ráfagas de viento: 50 Km/h

«Durangaldeari buruzko 25 dokumental eta erreportaje sareratu ditugu Garaia ikus-entzunezkoen biltegian»

TESTUA · GEREDIAGA ELKARTEA

Gerediaga Elkarteak “Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia” online jarri zuen martxan otsailean, eskualdeko memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoarekin. Biltegiaren lehen urratsak, gerra zibilari lotutako lekukotzekin eman genituen.

Orain, atal berria sortu dugu. Durangaldeko historiarekin, kulturarekin eta gizarte gaiekin zerikusia duten dokumentalak eta erreportajeak ikusteko aukera dago. Sortzaileek ekoitzitako film edo erreportajeak plataforma bakarrean batuko dira, asmo birekin: lanok zabaltzen laguntzea eta herritarren esku-eskura ipintzea.

Lanetako batzuk, publikoarentzat ezagunak dira eta sareko plataforma ezberdinetan aurkitu daitezke. Beste batzuk, aldiz, VHS, Beta eta formatu zaharragoetan izan ditugu Gerediaga Elkarteko dokumentategian eta digitalizatu egin ditugu.

Garaiak, ondare guzti hori batu eta babesteko balioko du, sasoi batean uzta gordetzeko erabiltzen ziren garaien antzera. Biltegia amaigabea izatea da asmoa. Plataforma hau herritarren eta eragile ezberdinen eskura egotea nahi dugu. Horregaitik, Durangaldeari buruzko edozein dokumentalek edo erreportajek izango du lekua. Jaso eta digitalizatu ahala, handitzen joango da biltegia herritar eta eragileen partehartzearekin.

25 dokumental inguruk osatzen dute hasierako katalogoa. Gai oso ezberdinak zabaltzen dituzten ikus-entzunezkoak dira eta Durangaldeko herri ezberdinetako ondarean eta historian murgiltzeko aukera ematen dute. Txelu Angoitiak zuzendutako “Trenak ekarritakoak”, Bideografik-ek ekoiztutako eta Jone Guenetxeak zuzendutako “Jantzari”, Juanjo Lopezek grabatutako “Elorrioko lehen aldiak”, Julen Orbegozok zuzendutako “Atearen ostean, Mañariko 13 alabak” edota Labayruk jasotako “Berriz, metalez eta ekinez hazia”.

Honek dira sareratutako lehenengoak:

DOKUMENTALAK

 Trenak ekarritakoak – Txelu Angoitia / Durangoko Udala. 2023.

 Jantzari – Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias / Bideografik. 2020.

 Erroa eta geroa – Ainoa Olaso / Itziar Bastarrika. 2019.

 Joseba Sarrionandia, hemen eta han – Peru Madalena eta Pello Salaberria. 2017.

 Durango 80. Herri Kultura – Unai Iturriaga / Bideografik. 2011.

 Ilunetik Argira – Markel Onaindia. 2022.

 Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara – Berbaro / Durangaldeko Amankomunazgoa. 2023.

 Bizkargin santikurutzak. Tradizinoa eta memoria – Labayru fundazioa / Amorebieta-Etxanoko udala. 2023.

 Bizi bat oroimenean. Xabier Amuriza – Larraitz García / Pausa produkzioak / Etxanoko Andra Mari Berri elkartea. 2023.

 Berriz: metalez eta ekinez hazia – Labayru fundazioa / Berrizko Udala. 2022.

 Berriz: Arrierreka, uraren indarra. Ondarea ezagutuz – Labayru fundazioa / Berrizko Udala. 2022.

 Durangoko bonbardaketa.- Jesus Mari Arruabarrena eta Pablo Garitaonandia / Gerediaga elkartea. 1989-2012.

 Martxoak 31 gogoan – Jone Guenetxea / Bideografik. 2007.

 Durango, oroimenaren gogoan – Juanjo Lopez / Durango 1936 elkartea. 2009.

 Aztarnak – Bideografik / Gerediaga elkartea. 2016.

 Otxandio 1936ko gerran

 Atearen ostean, Mañariko 13 alabak – Julen Orbegozo eta Carlos Iglesias/ Bideografik. 2020.

 Iurretako kofradiak.

 Elorrioko lehen aldiak – Juanjo Lopez / Elorrioko Udala eta Arriola aretoa. 1991

 

ERREPORTAJEAK

 1987 Arrastre de Piedra en Zaldibar – Megavideo.
 San Faustoetako futbito txapelketako finala 1987- Megavideo
 San Blasak 1986.
 Caserios de Garai – Megavideo
 Durangoko Jaiak 1988. – Megavideo
 Durangoko banda 1993 – Megavideo
 Urrijena 1994 – Megavideo
 Iurretako kofradien eguna 1996

HEMEN IKUS DITZAKEZU.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu