Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak alkarlanean ‘Sormen beka da!’ abian ipini dute
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten Sormen beka da egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.
Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina, deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat.
2018an, literatura izango da oinarri ( edozein generotakoa).
Norentzat
Sortzaile berrientzat (Hiru lan baino gutxiago argitaratuta edo plazaratuta dituena)
18 urtetik gora
Banaka zein taldeka
Bekaren zenbatekoa:
15.000€
Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
2018ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.
Aurkezpen modua
Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus
Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk:
- Eskaera formularioa
- Sortzailearan curriculuma eta portfolioa
- Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
- Literatur lanaren lagina
Balorazio irizpideak
- Proiektuaren kalitatea eta gaiaren tratamenduak sor dezakeen interesa (%45)
- Gaitasun berritzailea eta originaltasuna (%20)
- Proiektuaren hedatze ahalmena (%15)
- Kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diren kultur artekotasuna, genero-berdintasuna, integrazioa, diziplinarteko izaera eta komunikazio teknologien erabilera (%10)
- Aurrez aurreko proiektuaren defentsa (%10)
Ebazpen prozedura
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 53. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.
Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 54. Durangoko Azokan (2019an) erakutsiko du emaitza.
Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan: