8.800 euro bildu dira haur minbiziaren aurkako Abadiñoko II. Spinning Maratoian
Guztira 8.836,21 euro bildu dira Abadiñon haur minbiziaren aurkako ikerketari laguntzeko ekainaren 10ean egin zen Elkartasunezko II. Spinning Maratoian, Gazteria arloko zinegotzi Ima Zapardiezek esan duenez.
Udalak Peque-ropa elkarteari emango dio diru hori, eta honek, bere aldian, Gurutzeta Ospitaleko haur minbiziaren aurkako ikerketa sailari helaraziko dio. Guztira 350 lagunek ekin zioten pedalka ekainaren 10eko elkartasunezko maratoian, eta aukera egon zen, baita ere, dohaintzak egiteko. Ima Zapardiezek eskertu egin die herritarrei ekitaldian parte hartu izana, eta gogoratu du aurtengo bilketarekin gainditu egin dela iazkoa (6.000 euro).