Abadiñoko Udalak eta Urak protokolo bat sinatu dute erreketako garbiketa lanak hobetzeko
URA-Uraren Euskal Agentziak eta Abadiñoko Udalak protokolo bat sinatu dute herriko ibai eta erreka-ertzak garbitzeko, Landa Garapen, Merkataritza era Turismo Arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez.
Rekaldek azaldu du orain arte Zaldu eta Urkiola erreka eta erreka-ertzetan garbiketa eta mantenimentu lan batzuk egin izan direla baina hitzarmen honekin erakunde biak elkarlanean arituko direla garbiketa lanak areagotzeko, biek argi izango dituztela euren zereginak, eta ondorioz errekak eta ibai baztarrak txukunago egongo direla.
· Hondakinak · Hitzarmenaren bertutez URAk bere gain hartuko ditu ingurumen arazoak konpontzeko eta erreka ibilguetako ahalmena mantentzeko zeregina, eta Udalak, bere aldetik, batetik hondakinak garbituko ditu, eta bestetik errekekin zerikusia duten udal azpiegituretako ahalmen hidaurlikoa zainduko du. Erakunde bien arteko planaren barruan sartzen da erreka garbiketaren inguruan Abadiñon antola daitezkeen bolondres eta sensibilizazio kanpainak egitea.
URAk bere burua engaiatzen du azkartzeko erreketan nahiz zortasun guneetan egin behar diren lanetarako tramiteak, ahal dela baimen guztiak bakar batera bilduz. Udalak, bere aldetik, baimen horiek antolatuko ditu, lizentzia bakar baten bidez ahal dela, baita ere. Azkenik, Protokoloari jarraipena egiteko batzorde bat eratuko da, gutxienez urtean behin batuko dena.