Durangoko Errotaritxuenak txakurrentzako aisialdi gune hesitua estreinatu du
Errotaritxuenako auzoak, esklusiboki txakurrak paseatzeko hesitutako gune berde berria du jada. Durangoko gune urbanoan, txakurrak ateratzeko esparru eroso, seguru eta erabilgarri bat izateko helburuarekin, Durangoko Udalak, gunea hesiekin zarratzea erabaki du (110 metro), sarrera bermatzeko egurrezko atetxo bat jarriz. Hala, animalien jabeek, txakurrak bertan aske utzi eta auzolagunak molestatu gabe, jolasteko aukera izango dute.
Aisialdi guneak, 1.700 metro karratuko azalera du eta Udalak 8.300 euro baino gehiago inbertitu ditu berau hesiekin zarratzeko. Protec izan da lanak burutu dituen enpresa, ekainaren 27tik 29ra.