Ostirala,
2024ko Urriak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:34 am,
temperature icon 16°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Zaldibarko Udalak udal aldizkaria banatuko du etxerik etxe, hamarkada batean argitalpenik kaleratu gabe egon ondoren

MUGA ZALDIBAR

Zaldibarko Udalak udalgintzari loturiko informazioa barnebiltzen duen argitalpena kaleratu du, hamarkada batean urtean halakorik publikatu gabe egon eta gero. Erabaki honi esker, gobernu taldeak herritarrei informazio zehatz eta eguneratua helarazteko tresna garrantzitsu bat berreskuratu du, bide batez, aldizkaria aldiro-aldiro eguneratzen eta kaleratzen joateko konpromisoa hartuta. “Udaletxean herritarrentzat eta gure udalerriarentzat inportanteak diren erabaki ugari hartzen dira. Hori dela eta, ezinbestekoa da bertan landurikoak herritarrei patxadaz eta gardentasunez azaltzea. Behar-beharrezkotzat jo dugu hamarkada bat baino gehiagoan erabili gabe egon den tresna hau berriro ere herritarrei eskaintzea”, adierazi du Eneritz Azpitarte alkateak.

Aldizkaria aste honetako lehenengo egunetan zehar banatuko da Zaldibarko etxebizitza guztietan. Banaketa enpresa bat arduratuko da zeregin horretaz.

Udal aldizkariaren zenbaki berrian hainbat proiekturen berri emango du udalak. Batetik, Elexpe-Sanjuangoako kultur  etxeari loturiko informazioa. Bertan, proiektuaren ezaugarriak aletzen dira, aurreikusitako dimentsioak eta kopuruak islatuta. Bestalde, eskolako patioa eraberritzeko proiektuari buruzko azken ordua jaso da, eta, baita osasun zerbitzuarengatiko kezkak direla-eta Osasun Sailari helarazitakoak. Azkenik, udalbatzan ordezkaritza daukaten hiru alderdi politikoen iritzi zutabeak daude irakurgai.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu