Ostirala,
2025ko Urtarrilak 24

MugaKultura

loader-image
Durango
10:30 am,
temperature icon 17°C
Humidity 75 %
Ráfagas de viento: 56 Km/h

Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea izango da Abadiñoko EAJ-PNVk egingo duen ongintzazko merkatuaren protagonista nagusia

Talde jeltzaleak abadiñoarrei dei egin die egoera onean egon daitezkeen materialak eman ditzaten, uztailaren 1ean Traña-Matienako Oxford eta Atsegin kafetegien artean egingo den merkatuan ahal den diru-bilketarik handiena lortzera begira

IMG_4870

Abadiño, 2018ko ekainaren 26a. Abadiñoko EAJ-PNVk urtero antolatu ohi duen ongintzazko merkatuaren diru-bilketa Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearentzat izango da aurten, elkarte honek egin ohi dituen jarduerak finantzatzera begira. Hirugarren aldia da talde jeltzaleak halako merkatua egiten duela eta lortutako dirua beti eman da udalerri mailan beharrizanak dituzten familien alde lan egiten duten elkarteentzat. Ildo beretik eta ahalik eta diru gehien ateratzeko, talde jeltzaleak Abadiñoko herritarrak deitu ditu egoera onean dauzkaten materialak eman ditzaten (arropak, liburuak, jostailuak, eta abar) ekainaren 29a baino lehen. Interesatuek aurretiaz jakinarazi beharko diote Uri Erakundeari (ubb.eajpnvabadino@gmail.com) gailuak eta tresnak egokiro entregatzeko. “Aldez aurretik eskertu nahi dugu Abadiñoko herrikideen elkartasuna, zalantzarik gabe aurreko edizioetan bezala erantzungo dutelako”, eskertu dute EAJ-PNVtik.

· Igandean · Merkatuaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta uztailaren 1ean egingo da, igandea, 11:00etatik 19:00era bitartean Traña-Matienako Oxford eta Atsegin kafetegien artean. Aurrekoetan ongintzazko merkatuaren diru-bilketa izan da, hurrenez hurren, Geu Be, Beharrizan Bereziak dituzten Familien Elkartearentzat, (AFNE) desgaitasun psikikoren bat duten pertsonak beren kargura dituzten Durangaldeko familien elkartearentzat eta Abadiñoko Elikagaien Bankuarentzat.

Abadiñoko EAJ-PNVren Uri Batzarra “oso pozik” agertu da “beharrizan bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten elkarteen aldeko ekarpena egiteko” aukeraren aurrean. Era berean, Esklerosi Anizkoitzaren Elkartetik adierazi dute “harro” sentitzen direla “gure lanaz akordatzen direlako” eta “merkatu egunean ere gure mahaira hurbilduko direnei azaldu ahal izango dizkiegulako gaixotasunaren inguruan izan ditzaketen zalantzak”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu