Pastors of Muppets talde frantziarra Haizetara 2018ko banda irabazlea
Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamairugarren edizioaren lehiaketako sariak ondorengoak izan dira:
- Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Pastors of muppets (Frantzia). 000 euroko saria.
- Ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia): Traperistak (Euskadi). 4.000 euroko saria.
- Instrumentistarik onenarentzat saria 1.000 euroko saria (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia) Sergi Torrents baterijoleari.
- Accesit-a New York Brass Band.
Haizetara 2018 arrakasta handiarekin amaitu da jada. Milaka pertsona hurbildu ziren Amorebieta-Etxanora parte hartu duten taldeen musikaz gozatzeko.