‘MINTZODROMOA’ · Aurten Iurretari tokatu zaio Durangaldeko Berbalagunen topaleku izatea
Aurten Iurretari tokatu zaio Durangaldeko Berbalagunen topaleku izatea. Iurretako jardunaldia Ibarretxe Kultur-Etxetik kudeatuko da.
Asmoa giro atseginean euskaldun zahar eta berrien elkarrrizketa sustatzea da.
AEK izango da ekintzaren dinamizatzailea eta gonbidatu bereziak izango dira topaketa girotzeko. Durangaldeko udalek sustatutako ekimena da.
Animatu eta izena-eman ekainaren 14 baino lehen:
Deitu: 94 681 27 26
Idatzi: biblioteka@iurreta.eus / 688 86 37 36