Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
4:34 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 57 Km/h

Hasiera eman zaie Zubizabalako pasarela eraikitzeko lanei

Mugalari

Hasiera eman die Amorebieta-Etxanoko Udalak Zubizabalako pasarela eraikitzeko lanei. Egitura horri esker, hobetu egingo da inguruetako auzoetatik, oinezkoentzako gune berriak erabilita, hirigunera ailegatzeko bideetatiko irisgarritasuna.

Pasarelak 7 metroko kota gainditu behar ditu, eta irisgarritasunaren inguruko araudia beteko du. Luzera, guztira, 80 metro ingurukoa izango da, eta bitartean sei pausagune egokituko dira.

Trenbidearekiko paraleloa izango da pasarela, eta beheko plazaren eta Sabino Arana kalerako irekigune berriaren arteko lotunea egokituko da. Inguruetako urbanizazioetan daudenen moduko bost farola ezarriko dira 320 m2ko azalera izango duen toki hori. Sabino Arana kaleko espaloiaren atal batean, irispide berritik zebra-bidera bitartekoan hain zuzen, baldosak jartzeko ere aprobetxatuko dira lanok.

Obren aurrekontua 270.000 eurokoa da, eta 18 astebeteko epean burutuko dira.

Logo Amorebieta-ETxano

Logo Amorebieta-ETxano

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu