Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:51 am,
temperature icon 9°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Iñigo Urkullu izango da buru 2014ko Sabino Arana Sarien kultur jaialdian

Sabino Arana Fundazioa

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da buru 2014ko Sabino Arana Sarien emate-ekitaldian, zein datorren igandean, 12:00etan, ospatuko baita Bilboko Arriaga antzokian. Aurten, Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrena ere ospatzen dugun urte honetan, Sariek XXVI.  aldia betetzen dute eta pertsona eta erakunde hauek sarituko dituztelarik:  Joaquín Achúcarro Arisqueta piano-jotzailea; LINCE-La Industrial Cerrajera euskal enpresa; Arantzazu Ametzaga Iribarren idazlea eta bibliotekaria; Euskadiko Odol Emaileen Elkartea, eta Euskadiko Herri Kirol Federazioa, bere  sokatira atalean.

Linceren ordezkaria saria jasotzeko, enpresako presidente Santiago Ugaldea izango da. Euskadiko Odol Emaileen Elkartearen izenean Sabin Urcelay presidenteak jasoko du, eta berarekin batera Álvaro Larrea Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteko presidentea eta José García Gallastegui, Arabakoa, egongo dira. “Euskadiko Herri Kirol Federazioa. Sokatira”ren izenean  agertokira Federazioko presidentea, Bernardo Ureta Peña “URPE”k, igoko da, eta berarekin batera, Bizkaiko  Gaztedi eta Goiherri  eta Gipuzkoako Mutriku taldeen ordezkariak ere egongo dira,   talde horiek hartu baitzuten  parte ofizialki, lehenengo bider,  lehiaketa ofizial batean Euskal Herria-Basque Countryren izenean,   2014ko abuztuan Wisconsinen jokatu zen Lur gaineko Munduko Txapelketan, zehazki.  Besteak beste, hurrengo hauek: Javier Urresti, Mikel Agirre, Patxi Ituarte, Eder Bergara, Uxue Ansorregi, José Antonio Goirigolzarrai “Litri”, Batirtze Ispizua, Erika Julieth Rojas, Kepa Unibaso, Andoni Cabrejas, José Luis Orozko, Diego Ugarte, Ekaitz Azpitarte, Abel Onandi, Cristina Bollado eta Jone Zarraga.

Lehendakariaz gain, dagoeneko gure herriko politika, kultura, ekonomia eta kirol bizitzako pertsona nabarmen ugarik baieztatu dute aipatu kultur ekitaldian egongo direna. Aurten, gainera, Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen da.

Etorriko direnen artean  hurrengo hauek egongo dira: Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria; José Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia; Ibon Areso, Bilboko alkatea; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko mahaiburua; Itxaso Atutxa, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria; Ramiro González (EAJ-PNVren Araba Buru Batzarra); Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua; Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramalea; Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburua;  Estefanía Beltrán de Herédia Segurtasun sailburua;  Cristina Uriarte Hezkuntza,  Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Jon Darpón Osasun sailburua; Ibone Bengoetxea EUDELeko presidentea; Unai Rementeria, Josune Ariztondo, Pilar Ardanza, Josu Madariaga eta Itziar Garamendi (Bizkaiko Foru Aldundia);  José Mª Muñoa (Eusko Ikaskuntza), Derek Doyle Britainia Handiko kontsula; Iñaki Azua Mexikoko kontsula; Izaskun Bilbao eurodiputatua, Javier Viar Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendaria, Xabier Kintana (Euskaltzaindia), Jon Lasa (Gasteizko Andre Maria katedrala), Jesús Altuna arkeologoa, José Ángel Corres Bilboko Merkataritza Ganbera; Iñaki Goirizelaia UPV-EHUko errektorea); Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko errektoreordea; Fernando Etxabe (Cafés Baqué), Haritz Lekerika Bilboko Koral Elkarteko presidenteordea; Miguel Ángel Lujua Confebaskeko presidentea; José Antonio Ardanza lehendakaria, Miguel Madariaga, Rosa Miren Pagola, Jon Ortuzar, Pedro Aurtenetxe, Oriol Roch, Begoña Errazti, Margarita Uria, Juan José Pujana… Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Aitor Esteban, Emilio Olabarria, Isabel Sánchez Robles eta Pedro Azpiazu (Kongresuko diputatuak), Iñaki Anasagasti, María Eugenia Iparragirre, Ruth Martínez eta José Mª Kazalis  (senatariak), etab.

PANTALLA-PREMIOS (2)

Sarien justifikazioak

Joaquín Achúcarro Arisqueta

Sabino Arana Fundazioak goretsi eta saritu nahi du,  Joaquín Achúcarro, inoizko  euskal pianistarik nazioartekoen eta entzutetsuenetako bat, bere 60 urtetik gorako karreran gauzatu duen ibilbide profesional bikainagatik eta Euskadi kanpoan proiektatzeko egin duen ekarpenagatik. Joaquin Achucarrok bere pianoarekiko bizi-grinari eta  karrera artistiko luze eta bikainari —mundu osoan aintzatetsia—irakaskuntzarako bokazio irmo eta kontrastatua gehitu die,  mundu osoan pianoko  gazte promesen prestakuntzarekin eta laguntzarekin erakutsi duen konpromisoan islatu izan  dena.

Lince, La  Industrial Cerrajera

Sabino Arana Fundazioak Lince euskal enpresa goretsi eta saritu nahi du. Sarrailagintza-etxe hori “Euskadi” marka bihurtu da munduan, gaur arte egin duen 80 urtetik gorako ibilbidean sarrailagileen sektoreko enpresa aitzindaria delarik. Lince sarrailagintza  euskal enpresaren eredu bat da, erreferentziazkoa eta munduan alderik alde hedatua, tinko eusten diela bere sustraiekiko leialtasunari  eta  bere eskualdean eta lurraldean aberastasuna eta enplegua sortzeko konpromisoari. Era berean,  haren enpresa-proiektuaren arrakastaren oinarria gizarte-erantzukizunari aktiboki  ekitea da, hala  enpresaren beraren barruan, nola bere ingurune hurbilean gauzatzen duena.

Arantzazu Ametzaga Iribarren

Sabino Arana Fundazioak Arantzazu Ametzaga idazle eta bibliotekaria goretsi eta saritu nahi du, garatu duen kultur jarduera jori eta sortzaileagatik. Deserriratuen alaba izanik, Arantzazu Ametzaga  bera da berez euskal erbestaldi politikoaren ikur. Erbestaldi hark Itsasoaz bestaldean aurkitu zuen lurrak txeratsu eta abegitsu hartu zuen, nahiz eta, bere sustraiei leial,  gero ere,  beteta ikusiko zuen itzultzeko amets hura. Idazle oparoa, Arantzazu Ametzagak hamar eleberri baino gehiago idatzi ditu, eta 500etik gora artikulu ere bai zenbait hedabidetan. Bestalde, Arantzazu Amezaga izan zen Eusko Legebiltzarraren liburutegi bikaina sortzearen alma mater ere.

Euskadiko Odol Emaileen Elkartea

Sabino Arana Fundazioak Euskadiko Odol Emaileen Elkartea goretsi eta saritu nahi du, berorrek ordezkatzen dituelako goibururik eder eta humanistena: “Odola ematea bizitza ematea da” errealitate bihurtzen lan egiten duten kolektiboak eta pertsonak. Euskadiko Odol Emaileen Elkartearen bitartez Sabino Arana Fundazioak milaka euskal odol-emaileak goretsi eta saritu nahi ditu, baita ere, aldi berean, besteek bizirik segitzen eta hobeto bizitzen laguntzeko haiek egiten duten ekarpena. Odol-emaileen ekintza xume, borondatezko eta altruista hori besteen onerako elkartasunaren eta konpromisoaren adierazpen pertsonalik sakonena da.

EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAZIOA. SOKATIRA

Sabino Arana Fundazioak “Euskadiko Herri Kirol Federazioa. Sokatira”  goretsi eta saritu nahi du,  Euskal Herriko kirol-selekzioek nazioartearen aintzatespena lortu ahal izateko ireki duen bideagatik. Wisconsineko (AEB) zeruan, 2014ko abuztuan, Euskadiren ereserkia eta airean uhinka, ikurrina, eta han, munduko txapelketa baten barruan, euskal selekzio batek —sokatirakoa— lehenengo bider parte hartu ahal izan  zuen ofizialki. Hura guztia gertaera historiko bat izan zen, eta horrezaz gain, aurrerapen bat; sinbolikoa bai, baina esanguratsua, Euskadiren berezko nazio izatean,  bai eta gure kirola nazioartean ezagutarazten eta  Basque Countryren aintzatespenean.

Reyes Prados kazetariak gidatuko du ekitaldia eta Kamerata Leioaren ardura izango da musika-emanaldia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu