Astelehena,
2025ko Urtarrilak 27

MugaKultura

loader-image
Durango
8:23 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Ehunetik gora abelburu eta 51 baserri eta artisau saltoki Urkiolako San Antonioko Azokan

Urkiolako San Antonio egunean, ekainaren 13an,  baserri azoka bat egingo da 100etik gora abelburu eta 51 baserri eta artisau saltokirekin, Abadiñoko Udaleko Landa Garapen, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez.

PIEDRA DE URKIOLA

San Antonio eguna Urkiolan. PHOTO. Iban Gorriti

Azokaren antolatzaileak dira: Abadiñoko Udala, Urkiola Landa Garapena, eta Urkiolako Santugtegia. Azokan Abadiñoko baserrietako 69 behi erakutsiko dira (pirenaikoak, txarolesak, limusinak eta mendiko asturianoak), gehi 14 ahari eta 57 zaldi.

Baserri azokan  BBKko 29 saltoki egongo dira baserriko jeneroa saltzen eta 22 bestelako salgaiekin, hala nola erroskilak, zurezko artisautza, bitxiak, harri landuak, xaboiak, e.a..

20180606_093856
Juan Mari Totorika, Iñaki Rekalde eta Jose Luis Navarro.

Iñaki Rekaldek esan duenez, Udalak aurten lehen aldiz aukeratu ditu saltokiak  publikoki ezarritako baldintza batzuei jarraituz, eta lekuak zozketaz esleitu ditu.

Hilaren 13an  ohiko mezak esango dira santutegian 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 18:00etan. Meza nagusia 12:00etan izango da eta Bilboko apezpiku Mario Icetak emango du. Giroa alaituko dute trikitrilariek eta Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariek.

san antonio urkiola
San Antonio. ARGAZKIA. Iban Gorriti

Hilaren 17an, errepetizio egunean, berriro jarriko dira BBKko saltokiak eta mezak izango dira 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 18:00etan. 12:00etako meza nagusian Leioako Abesbatzak abestuko du.

13:00etan aizkolari dema bat jokatuko da: Bihurri eta Donato Larretxea bikotea,  Arria V eta  Hodei Ezpeletaren kontra. 16:30etan, erromeria Patxi y compañía taldearekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu